Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 13a
Badu zonbait urte, udan eta uda hurbiltzearekin, gero eta arrangura gehiago badela "tigreak" deitzen dituzten xixtuli horiekin. Gero eta gehiago badelako, gero eta ausartago direnak. Pariseko ikerle batzuk berriz ere dei samina zabaldu dute, aurten aitzineko urtetan baino irrisku gehiago ere izan ditakeela, aise eri gehiago ere beraz, bero handixkoak izaiten badira segurik! Deiak dio deplauki xixtuli horiek ez direla ustegabetarik deitzen "tigre" preseski, bainan zinez kaltekorrak...
Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 13a
Joan den egunean agertu txosten baten arabera, Frantzian badira orain 23.000 jende ehun urtetara helduak direnak. Sekulan ez izana hoinbeste! Europa guzian Frantzia nagusi Italia eta Espainiaren aitzinean. Eta gehienak emazteak dira, %86 alabainan! Artetan, entzuten da hori hola dela emazte horiek gizonak sobera akitarazten dituztelako bainan ez omen da holakorik erran behar, holako solasa itsuskeria hutsa izanki eta gainerat ez batere xuxena.
Marie-Rose Tessier izan behar da frantses...
Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 13a
Alderdi komunistak bere biltzar nagusia egin du Marseillan. Fabien Roussel berriz hautetsia izan da alderdiburu. Gehiengo eder batekin. Bozen %80 baino gehixago. Bere hitzaldietan azpimarratu du Nupes ezkertiar elkargoan nahi duela segitu bainan denbora berean alderdiak bere nortasun berezia deplauki agertuz. Hori eztabaida bide intsumituekin, hauek ari erran eta erran badirela hor bi bide eta ez direnak elgarrekin batere untsa joan. Gisa guziz ez direla biak hartzen ahal,...
Orotarik | 2023ko Apirilaren 13a
Berezko hiztunik gabeko arnasgunerik ez dago. Berezko hiztunak dira arnasguneen euskarri, orakarri, zutarri eta zimentarri.
Baina has gaitezen hasieratik: zer dira arnasguneak? Arnasgune hitza Mikel Zalbide euskaltzainak euskarara ekarritako hitza da, Joshua Fishman soziolinguista estatubatuarrak 1991n erditu zuen kontzeptua adierazteko: physical breathing space (Arnasa hartzeko tokia).
Mikel Zalbide euskaltzainak horrela azaldu zuen kontzeptua bere hitzekin:
...
Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 13a
Mikel Zabalzaren heriotzearekin zer ikusia duen Arturo Espejo Guardia Zibileko goi kargudunak, dekoratua eta mailaz igan izanak, salaketak eragin ditu. Mikel Zabalza 1985eko azaroaren 26an Donostian arrastatu zuten, beste bost pertsonarekin batera. Bostak kargurik gabe aske gelditu ziren, torturak salatu zituzten. Zabaltzaren gorputza 19 egun geroago Bidasoa ibaian aurkitu zuten, eskuburdinez lotua. Jeltzaleek salatu dute: "Intxaurrondoko kuartelean Mikel Zabalza hartu zuenetako batek,...
Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 13a
2002an, Erkidegoan eta Nafarroan 112.147 atzerritar baziren kontatuak, biztanleriaren %4,1. 2021ean, 365.705 jende ziren, populazio osoaren %12,7a, Espainiako Estatistika Institutuko azken datuen arabera. 2002tik 2021era, Nafarroa izan da Hego Euskal Herrian atzerritar jatorriko biztanle kopuru handiena ukan duen lurraldea, Bizkaia tipiena. 2002an Nafarroan bizilagunen %7,7a atzerrian sortuak ziren, 2021ean %16,8. Bizkaian aldiz kopuruak tipiagoak dira, %3,1 eta %10,9 baitira....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016