Orotarik | 2023ko Apirilaren 20a
Egun batez, Saint-Guilhem-Le-Désert izeneko herri ttipia bisitatu nuen, Montpellierreko eskualdean.
Oso pollita da, kokapen ikaragarriagatik, ibaiaren bazterrean da, Hérault arroilaren ondoan. Etxe multzo tarroa inguruko mendi ttipien aldapan kabitzen da. Mendi tontorretik ageria ezin ederragoa da, gehiago dena trail-ak edo ibilaldiak egiteko paradisu hutsa.
Erdi Aroko herrixka barnetik ere zinez ederra da. Historia xoko-moko eta harri guzietatik agertzen zaigu, etxeetatik...
Orotarik | 2023ko Apirilaren 20a
Ikasturte hastapenean, Rahmi proiektua (Akitania Berriko immigrazioaren historia eta memoriako aktoreen sarea) hirugarren guziei aurkeztu diegu (www.rahmi.fr). Elkarte horrek ere garrantzitsutzat jotzen du historia hori, ahalik eta gehien zabaltzea. Hainbat ekintza egiten ditu horretarako. Horietako bat ikasleekin lan egitea da. Nola? Beraiek aukeratutako pertsona baten gainean, bideo bat sortzea proposatzen diete ikasleei. Gure kolegioan, hirugarreneko 12 ikasleek izena eman dute...
Ba ote dakixu? | 2023ko Apirilaren 20a
Hititen errege eta erreginarekin egun ezagutzen ditugun gutun harremanek (joan den astean aipatuak) Ramses II.az beste itxura bat ematen daukute, gizon baten itxura. Usaian, Ramses II.a faraoi guziahaldun baten sinbolo bezala ikusia da, jainko baten pareko. Egia, bere erregealdi denbora osoan, erresumaren leku guzietan, Ramsesek dena egin zuela irudi hori eraikitzeko.
Euskal diaspora | 2023ko Apirilaren 20a
BAKERSFIELD, KALIFORNIA. Hurbil da maiatza, eta urte guziz bezala, maiatzeko azken asteburuan Bakersfieldeko euskaldunek heien euskal piknika eginen dute, eta prestatzen ari dira, kultur programa bat ere barne, Unibertsitatearekin batera, baina hori antolatzaileek xehetasunak plazaratu bezain fite ekarriko dugu txoko huntara. Gaur beste afera batekin gatoz: Kern County Basque Club-ak bere tixert berriak atera baititu. Bakersfield bereko Pierre Igoa diseinatzaile, apirilaren...
Orotarik | 2023ko Apirilaren 20a
Apirilaren 27an, osteguna (18:00), Baionako Euskal Museoan iraganen den "Literatura Solasaldia" ekimenean parte hartzeko gomita zabaldua da. Euskaltzaindiak eta Rennes 2 unibertsitateak dute mintzaldia antolatua, Baionako hiriaren eta Euskal Museoaren partaidetzarekin.
Aurelia Arkotxak eta Hervé Le Bihanek landu "Territoires, Langues, Littératures & Cultures: Confrontations, Lectures, Translations" liburuaren inguruan solasaldia iraganen da. Parte hartuko dute:...
Mundu zabalean | 2023ko Apirilaren 13a
Ekozidioa da ingurumenari eta ekosistemari kalte larriak eragitea, bazterrak suntsitu arte. Ekozidio delitua Europako Parlamentuko legedian sartzeko bidean da.
Aitzineko astean Parlamentuak aho batez bozkatu du ekozidioa Europar Batasuneko legedian markatzea, delituen larritasunaren araberako zigorrak ezarriz. Bozka horren ondorioz Estatu kideak eta Europako Batzordea behartuak dira testua eztabaidatzea. Erabakia bururaino abian bada, estatu kide guziek beren barne lege nazionalean...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016