Mundu zabalean | 2023ko Apirilaren 13a

Korsikera ez onartua

Korsikar hautetsiek bozkatu zuten korsikera hizkuntza Lurralde Kolektibitatean ofizialki onartua izan zedin. Martxoaren 9an, Bastiako Administrazio Auzitegiak, Korsikako Asanbladak eta Kontseilu Exekutiboak bozkatu dekretua bota du.

Prefetaren manuz da erabakia aztertua izan. Epaileak erabaki behar zuen, Korsikako Lurralde Kolektibitatean diren instantzia desberdinetan, ahozkoan korsikera eta frantses hizkuntzak ber heinean erabiltzen ahal ziren. Auzitegiak, korsikera...

Mundu zabalean | 2023ko Apirilaren 13a

Luxenburgok justiziak glifosatoa erabiltzea berriz baimendu

2018an gobernuko koalizioak adostu akordio politiko baten ondorioz, Luxenburgoko gobernuak glifosatoa belar pozoia debekatu zuen, Europar Batasuneko lehen herria izan zen. Aitzin Gobernuak segurtatu zuen, debekua plantan ezarri aitzin, Luxenburgoko laborantzako etxaldeen %60ak glifosatoa ez zuela gehiago erabiltzen.

Luxenburgoko justiziak joan den astean erabaki du Luxenburgon glifosatoaren debekua bertan behera uztea. Polemika sortzen duen herbizidak merkaturatzea berriro baimentzen...

Orotarik | 2023ko Apirilaren 13a

ITAXURRAK

1980 urteen gurutzunean, Chicagoko ekonomia irakasleek, -horietan ezagunena Milton Friedman, Thatcherren eta Reaganen aita pontekoa izan zena!- egin zuten promesa auto-errealizatzaile bat, merkatu librearen eta bitartekorik gabeko sozietate baten trukean preseski, aberatsenen irabazien urak pobreenen katiluetara isuriko zirela. Oroitzen gara denak 1980ko bihurgune neoliberal horren biolentziaz. Ala ahantzia dugu? Baia? Eza? Arren, inarros ditzagun sinapsiak...

Orotarik | 2023ko Apirilaren 13a

Sarako Biltzarra

Aurten ere arrakasta pollita bildu du Pazkoko asteburuan antolatua den liburu azokak. Jendea ibili da liburu eta diskoen begiratzen eta erosten. Aurten Jean Michel Garat 40 urte hauetan azokaren antolaketa lanetan ari dena sorpresaz ohoratua izan da. Eskertzeko, Battitt Laborde herriko auzapezak, Antton Curutcharry Euskal Elkargoko presidente-ordeak eta Amets Arzalluz herriko bertsulariak bakoitzak beren maneran egin duen guziarentzat bihotzez eskertua izan da.

...

Orotarik | 2023ko Apirilaren 13a

Haziak mintzo: Bartzelonarako bidaia

Mayorgako 4. mailako sail elebiduneko ikasleak gira. 3. mailakoekin Bartzelonara egin dugun bidaia aurkeztuko dizuegu.

2023ko otsailaren 20tik 25era joan ginen. Goizeko 9etan Donibane Garazitik autobusez abiatu ginen. Bidean Zaragozan gelditu ginen hiria bisitatzeko eta bazkaltzeko, arratsean (20:00) Bartzelonara etorri ginen aterpetuko gintuzten familien ezagutzeko. Hiruko taldeetan banaturik, lehen gaua pasatu genuen. Familiek asterako afariak eta bazkariko ogitartekoak prestatzen...

Orotarik | 2023ko Apirilaren 13a

Haziak Loratzen: Auto Elektrikoak

Gero eta gehiago aholkatzen digute auto elektrikoak erostea, kutsadura murrizteko konponbide ona delako.

Hala ere aholku horrek ez ditu arazo guziak kontutan hartzen.

Egiten den aldaketa bakarra auto termikoak auto elektrikoekin ordezkatzea bada, egun bezainbat auto izanen ditugu etorkizunean gure herri eta bideetan. Gainera, auto elektrikoak handiagoak izanik auto termikoekin konparatuz, aparkaleku arazoak ematen dituzte.

Horrez gain, auto elektrikoen bateriak fabrikatzeko...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016