Orotarik | 2023ko Apirilaren 27a
Martxoaren 30ean, "Chemins Bideak" kultura zentrora joan gira erakusketa baten ikustera.
Argazki batzuk ikusi ditugu: Donapaleu lehen eta orain aurkezten dutenak. Donapaleu anitz aldatu da. Karriketan ez zen gudrunik. Duela 100 urte jende anitz ibiltzen ziren oinez karriketan aldiz orain auto anitz gurutzatzen ahal ditugu.
Lehenago 1.900 biztanle baziren eta orain 1.948. Ehun urtez ez da biziki emendatu; familietan anitz haur baziren (batzuetan dozena bat arte) eta bizpahiru...
Orotarik | 2023ko Apirilaren 27a
Duela aste zenbait Hendaiako Abadia Eremua bisitatzera abiatu ginen, bi euskal gizon abenturazaleren biziak deskubritzeko asmoz.
Hasteko, Juan Sebastian Elkano nabigatzaile gipuzkoarrari buruzko aldi baterako erakusketaren karietara Asporotsttipi Erlaitzaren Etxea ezagutu dugu. Baserri zaharberritu honetan Hendaia eta Sokoaren arteko kostaldeko ekosistema azaltzen dute, baita animazioak proposatu ere. Honela, bisita gidatu bati esker, Elkanoren balentrian sakondu ahal izan...
Orotarik | 2023ko Apirilaren 27a
Martxoaren 21ean, kolegioan bigarren "Nahiera eguna" deitutako egun berezia antolatua izan da.
Egun osoan, mailaka eta talde ttipika, ikasleek hautatutako tailerretan ibili dira. Bi orduko bi tailer goizean eta arratsaldean bi orduko tailer bat. Hala nola:
- Seigarrenentzat: Arraunketa aktibitatea deskubritu ergometroarekin eta itsasontziarekin, zenbakien "escape game", Zazpiak Bat armarriaren eskulana, polizia inkestak ebatzi, antzerki-ariketen inprobisazioa tailerra,...
Ba ote dakixu? | 2023ko Apirilaren 27a
Badu hiru hilabete orain mugimendu sozial handi bat iragaiten ari dela Frantzian, pentsioen erreformaren kontra. 2023ko martxoaren 7ko manifestazioa, Frantziaren historian izan den handienetarikoa da, poliziaren zenbakiak hartuz, 1.280.000 pertsona orotara, ez baita sekula holakorik iragan frantses mugimendu sozialen historian, ez 2010ean, ez 1995ean, ez eta ere 1968an. Egia da mugimendu sozialen historia aipatzen delarik, 1968ko maiatza buru guzietara heldu dela. 1968ko maiatzean ez ziren hist
Euskal diaspora | 2023ko Apirilaren 27a
GERNIKA GOGOAN. Munduan barreiaturik diren euskal etxeetako egutegietan gorriz markaturik agertzen diren urteko data bereziki adierazgarria da Apirilaren 26a, Francoren aldeko hegazkin nazi eta faxistek Gernika bonbardatu eta birrindu zuten eguna, eta hamaika dira mundu osoan hura oroitzeko antolatzen diren saio eta ekitaldiak, egunean berean À¢'€'"aurten aste huntako asteazkeneanÀ¢'€'" edo inguruko egunetan, asteburuan partikularki. Horietan, sinbolikoki...
Mundu zabalean | 2023ko Apirilaren 20a
Oroitzen gira nolako arrangurak sortu ziren joan den udan ur eskasarengatik. Negu huntan ur erreserbak ez dira batere behar bezala bete, ez gure eskualdean, oraino gutiago beste gune anitzetan. Uraren erabilpena kontrolatzea eta mugatzea aipatzen da eta uraren partekatzea zuzena denez dudan ezarri da: batzuen igerileku betetzeak edo laborantza intentsiboaren ur enpoiltze handiak ihardukitzeak sortzen dituztelarik. Munduko toki gehienetan ur eskasa arazo handia bilakatzen ari da, planetako popul
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016