Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 06a
Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren %41,7akgobernu aldaketanahi du, %30,1ak aldiz ez, azken Deusto barometroaren arabera. %37kEAJren eta EH Bilduren arteko gobernuaren alde egin dute eta%36k ezkerreko koalizioaren alde (EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU). Deustuko Unibertsitateak sei hilabetean behin egiten duen txostena egiteko,1.000 dei inguruegin zituztenabenduaren 2tik 9ra bitartean. Inkestan parte hartu dutenen%56k hurrengo lehendakaria emaztea izatea nahi dute. Egungo...
Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 06a
Urte berri bat hasi zauku, denak arizan gira, eta oraino ere ari funtsean, elgarri urte on eta urte on, bainan beti badugu zernahi arrangura izurritearekin. Egunean ehun mila kasu berri baino gehiago alabainan, batzutan berrehun milaz goiti berdin! Oroit zirezte zer erraiten zaukuten duela urte bat eta zonbait hilabete, egunean hamabi mila kasu berri agertzen zirenean? Nihundik ahalaz behar ginela bost miletara bederen jautsi! Eta orain noiznahi badugu hamar aldiz gehiago, kasik hogoi aldiz...
Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 06a
Badu kasik bi urte kantu bera entzuten dugula, kasu eginez, biziki kasu eginez, behar dugula ibili, eta hori izurrite purtzil horrengatik! Kasu eginez, nihundik ahalaz ez uzteko gaitz ilun hori gainaren hartzera! Jadanik zernahi makur baduelarik egina! Duela bi urte nork erranen zuen giro hits hori hoin luzaz beharko ginuela jasan! Eta bi urteren buruan ere ez jakin oraino zeri buruz ari giren! Ez eta noiz arte ukanen dugun hoinbeste arrangura! Birusa aldakor izanez eta gero eta gehiago...
Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 06a
Berak ez du holakorik aitortzen, bainan ezagun da gobernua bera ere lanetan dela, eta gobernuarekin batean Emmanuel Macron lehendakaria ere ba. Zerbait egin nahi gaitza ez dadien joan aitzina hedatuz eta denbora berean ez tinkaldi handiegirik eman nahi, orain artinokoen gainerat, jendea ez dadien sobera kexa. Nehor ez dadien ager arrunt nardatua! Neurri berri handirik ez da beraz biziki, beharrez ondoko egunetan ikusiko dela beste erabakirik beharko ote den hartu.
...Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 06a
Deia berriz ere luzatua izan da xertatuak ez direnak joaiteko xertatzera, hortan dela gakoa, eta bi xixtako ukanak dituztenak erna diten hirugarren baten hartzerat. Dei bat ere jendea zernahi gisaz ez dadien sobera meta ikusgarri eta gaineratikoetan. Kanpoan, ez bost mila baino gehiago beraz! Bost mila anitz dela diote frangok, bainan kirol-zelaietan konparazione aise jende gehiago biltzen da noiz nahi, hala nola futbol eta errugbia partidetan. Ez da harritu behar hartu den erabaki hori ez...
Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 06a
Beste erabaki bat argi eta garbi finkatua izan dena, ostatu eta jatetxetan, zerbait jan nahi duenak, edo zerbait edan, beharko du jarririk egon, ez xutik beraz! Hori ere eztabaida bide batere dudarik gabe. Zer da birus debru hori aiseago hedatzen jendea xutik egonez? Nolaz ditake hori? Xutik egoiten dena gehiago mugitzen delakoz? Batzuk hala diote bainan zinez solas fidagarriak direa horiek?
Beste pundu bat hau ere berria: treinean edo autobusean bide luzea egin behar duenak ez du...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016