Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 06a

Haziak Mintzo

Sardexka eta Itzulirekin arratsalde bikaina!

Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 06a

Itsas Bazterretik

"Ikastola nire saloinean" - Odon Noblia gure kolegioan!

Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 06a

TXORI M.

Album bat haur guzientzat, 200 urte petik bederen! Mixel Etxekoparren eskuko txoritik.

"Txoriñoak kaiolan tristerik dü kantatzen

Düalarik han zer jan zer edan /Kanpoa dü desiratzen

Zeren, zeren libertatea zoinen eder den"

Hala dio kantore zaharrak, bena istorio hontako txoriak egia eder bat erakusten deikü, elkibidea badaitekeala, esperantza eta...

Mundu zabalean | 2021eko Abenduaren 23a

Kaledonia Berrian denak berriz haste

Aste huntan berriz heldu gira Kaledonia Berriako egoeraren aipatzera. Abenduaren 12an azken erreferenduma iraganik, ateka gaixtoan geldituko dira Kaledonia Berriko biztanleak edo beste aterabide bat aurkitzeko moldea agertuko da? Itxura guzien arabera Frantses Gobernuaren jokamoldeak ez du negoziaketa errexten, bainan oraino opzio guziak idekiak dira.

Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 23a

Covid pasaportea indarrean

Abenduaren 15ean sartu da indarrean Covid pasaportea Euskal Autonomia Erkidegoan. Geroztik, nahitaezkoa da ziurtagiria erakustea jatetxeetan, ospitaleetan, adinekoen egoitzetan, kiroldegietan eta eremu hetsietan antolatzen diren kultur ekitaldietan sartzeko.

Haatik, ez da beharrezkoa izanen aire zabaleko kirol instalazioetan, hala nola futbol zelaiak eta pilota plazak. Halaber, Covid pasaporterik ez zaie galdeginen 12 urtez petik diren haurrei, ez eta ere gorago aipatu lekuetako...

Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 23a

Ekonomia iragarpenak

Laboral Kutxaren ikerketa taldeak urte guziez abenduan egiten duen euskal ekonomiaren egoera aztertzeko txostena aurkeztu du joan den astean. Hor agertzen diren datuen arabera, 2022an Barne Produktu Gordina (BPG) %6,2 emendatuko da Nafarroan eta %6,3 Euskadiko Autonomia Erkidegoan. Emaitza onak badira ere, duela sei hilabete aurreikusi zituztenak baino apalagoak dira.

Bertze ekonomia adierazleei dagokienez, Nafarroako enplegu tasa %4,7 eta EAEkoa %4,4 iganen direla uste dute. Kontsumo...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016