Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 23a
Antton Troitino euskal preso ohia zendu da abenduaren 17an, 64 urtetan. Palentziako Tariego de Cerrato herrian sortua zen. ETArekin loturak zituelakoan, 1987an arrastatu zuten, 30 urte zituelarik. Geroztik, kasik bizi osoa preso egon da. 2020ko apirilean eritasun larri eta sendaezina agertu zitzaion, eta aurtengo otsailaren 5ean libratu zuten, baldintzapean.
...Egun eta bihar | 2021eko Abenduaren 23a
Izurrite ustel horrek hoinbeste kalte egiten-eta mundu guzian gaindi, beti gogoetatuak gaude! Ikusiz ere bizia kariotzen ari dela, prezio frango goiti joanak eta beti goiti ari, zernahi arrangura bada bazter guzietan!Ez da harritzeko hoinbeste jende griñatsu baitaude. Noiznahi galde bera heldu zauku gogora, hola segituz norat ari giren! Zer behar dugun oraino jasan, gutien ustean bazterrak gero eta ilunago! Ez gira baitezpada hortan guhaur gero eta minberago gaudelakoz bainan giroa gisa...
Egun eta bihar | 2021eko Abenduaren 23a
Xuxen erraiteko, ez dakigu xuxen zertan giren. Eta urte berria laster hasiko-eta zerbait garbitasun nahi ginuke, anitz prezia ginezake geroa argixago agertzen balitz. Hainbestenarekin, Emmanuel Macron lehendakaria berriz mintzatu zauku telebistako leiho ttipi hortarik, aitzineko astean ja mintzatua zelarik! Ezin isildua gure gizona! Eta aldi huntan horixe zuen preseski gaia, zertan giren eta norat ari! Gai egokia berazitxurari fidatzekotan.
...Egun eta bihar | 2021eko Abenduaren 23a
Mintzaldi hori ez da haatik denen gustukoa izan! Gainerat, entzun aitzin ere eskuin eta ezker politikari frangok azkarki jorratua zuten Macron untsalaz ez zuela holako hitzaldi baten egiterik,bestenaz ere kenka huntan, bozak hurbilduak eta jende gehienak segur berriz hautagai izanen dela. Azen ontzeko holako mintzaldi luzea, kasik bi oren iraun duena!
Hor badira bi ikusmolde. Batzuk diote presidentea,nornahi izan, berak nahi duen guziz mintzatzen ahal dela, eta nahi duen bezainbat!...
Egun eta bihar | 2021eko Abenduaren 23a
Dena den, bost urtez ereman saila gain-gainetik laudatu du Macronek, nolazpait aitortuz ere haatik zonbait hutseginak izan direla. Garbiki segurik, ez du erran halere huts horiek eginik urriki duela. Bestaldi batez beharbada. Gisa guziz, urrun behatuz mintzatu da. Aipatuz hamar urte barne akuilatu behar litazkeen aldaketa asko. Hamar urte barne? Kasik iduri beraz hautagai izanen dela heldu den udaberrian bainan ere aitzina beste bost urteren buruan! Behialakoak ziona, "ederrak diuk...
Egun eta bihar | 2021eko Abenduaren 23a
Eta azkenean nolako bestak izurrite hori beti azkar-eta? Berriz ere bilkura berezi bat izan da Parisen. Alde batetik segurtatu daukute ez dela beste tinkaldirik izanen bainan bestetik aski errepikatu haatik hiru xixtaldi behar direla hartu absolutuki bestenaz anitz tokitara ez dela joaiten ahalko. Legea ere gisa hortara kanbiatua izanen urtarrilean.
Hots, hirugarren xertaldia ez bortxazkoa bainan hala balitz bezala denen buru. Deia luzatua ere urteburuko besta horien karietara ez...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016