Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 16a

Bilboko eta Donostiako San Tomas azokarik ez

Koronabirusaren pandemia dela eta,Bilboko eta Donostiako udal gobernuek San Tomas azoka antolatzeko baimenik ez emateaerabaki dute. Bigarren urtez segidan erabaki dute hori, pandemiaren bilakaera kezkagarria baita.

...

Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 16a

"Euskararen gramatika" aurkeztu du Euskaltzaindiak

"Euskararen gramatika"lana aurkeztu du Akademiak, auzo hizkuntzetakoen pareko, gramatika duin eta homologagarria, Miren Azkarate euskaltzain osoak, sorreratik Gramatika Batzordearen kide den hizkuntzalariak, azaldu duenez, milaka orrialdeko bi liburukiko lan berria ez da orain arteko argitarapenen laburpen soila.

...

Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 16a

Mercedesen Gasteizko fabrikan ekoizpena geldituko

Mercedesen Gasteizko fabrikakbertan behera ekoizpena utziko du,abenduko azken bi asteetan. Asmoa da egun horietan piezak metatzea. Sindikatuen iturriek diotenez, zuzendaritzak adierazi du pieza batzuen horniduran gabeziak daudela, hortaz adostu dute aurtengo azken lan eguna abenduaren 17an izatea. Ordura arte, normaltasunez eginen dute lan. Aurreikuspena da ekoizpena urtarrilaren 3an berriro hastea, baina hori ez da bermatuta.

...

Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 16a

Euskadin: langile bat hiltzen da 11 egunean behin

Lan istripuen-ondorioz,27 hildako eta larri zauritutako 162 pertsonaizan ziren Euskadin, urteko lehen hamar hilabeteetan. Hots langile bat hil da hamaika egunean behin, lanorduetan ala lanerako bidean ala etxerakoan gertatutako ezbeharrengatik eta larriki zauritua, bi egunean behin. Guzira,30.189 euskal langilekhartu behar ukan zuten geldialdia, lan-istripu baten ondotik urteko lehen hamar hilabeteetan. Jazko aldi bereko datuei alderatuz, %17ko hazkundea suposatu du, 4.405 pertsona gehiago...

Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 16a

Volkswagen: bi auto elektrikoren ekoizpena Landabenen?

Volkswagen TaldeakLandabengo lantegiaribi ibilgailu elektriko ttipiren ekoizpena proposatu diezaioke, Alfredo Morales Nafarroako Volkswageneko enpresa batzordeko presidenteak azaldu duenez. Bi aukeraleudeke mahai gainean: LandabenekVolkswagen markako bi modelo elektriko ekoizteaedoVolkswagen markako SUV bat eta Skodako beste batekoiztea. Enpresa batzordeko presidenteak, Europa Press albiste agentziari baieztatu dionez:"Bi aukerak oso positiboak dira guretzat, joango gara...

Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 16a

Jaurlaritzak "urrats gehiago" eskatu ETAko presoei

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako sailburuak "urrats gehiago" egiteko eskatu dio Euskal Preso Politikoen Kolektiboari, argitu gabeko kasuetan laguntzea eta "egindakoa injustua" izan zela aitortzea, besteak beste. Artolazabalek erran du oraindik beharrezkoa dela urratsanitz emateahilketa batzuk argitzeko, ez dakitelako nortzuk diren egileak eta nola egin ziren. Hala ere, aitortu du aurrerapausoa izan daitekeela Euskadin bizikidetza hobetzeko, berandu iritsi...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016