Orotarik | 2021eko Abenduaren 16a

Panpi Laduche: Irriz eta kantuz

Hits zoazak egunak, Panpi, asteazken goizean hire hilberria eman zigutenetik. Hits eta huts, pertsona handiok uzten baituzue hutsunerik handiena. Etengabe ari nauk hirekin eta hiri esker bizi izandako une goxo ahantzezinak berritzen. Gure osaba Jabierri esker, umetan hasi ninduan Bergara eta Eibarko profesionalen jaialdietara joaten, eta badakik lehen aldiz ikusi hindudanetik xarmatu ninduela hire jokoak. Bahuen zerbait desberdina, besteek ez zutena: jarrerak, jokaldiak, bizitasuna,...

Mundu zabalean | 2021eko Abenduaren 09a

Kaledonia Berrian tentsioak berriz ere

Kanakia edo Kaledonia Berriaren independentziarako hirugarren erreferenduma iragan beharra da abenduaren 12an, heldu den igandean. Frantses Gobernuak, bere aldetik bakarrik finkatu duen bozka eguna ez da batere kanakiarren gustukoa eta tentsioak berriz igotzeko irriskuan daude. Zertan dira eztabaidak?

Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 09a

Euskal presoak: EPPK-ren adierazpena

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak presoei espetxetik ateratzean egiten zaizkien harrera ekitaldiak soilik hurbilekoen artean eta molde pribatu eta diskretuan egin nahi ditu hemendik aitzina.

Agiri baten bidez, kolektiboak aitortu du badirela harrera ekitaldi horiengatik "samina sentitu dutela zintzoki azaldu duten pertsonak" eta min hori ulertzen dutela adierazi dute.

Halaber, EPPK-k erran du bere gogoa dela "sufrimendu oro arintzea eta aukera berriak zabaltzea, zauriak...

Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 09a

Sindikatuak karrikan

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuak euskal hiriburuetako karriketara atera dira abenduaren 1ean, lana, erretretak eta bizi-baldintza duinak galdegiteko. Gainera, karrikako borrokak eta mobilizazioak plantan ezartzen segitzeko deia egin dute.

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak EH Bilduri eta EAJri eskatu die erretreten erreformaren kontra ager daitezela. Halaber, 2022rako EAEko Kontuak ez babestea galdegin dio euskal ezkerrari.

Mobilizazio honen...

Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 09a

Jaurlaritza eta EH Bilduren arteko hitzarmena

Eusko Jaurlaritzak eta EH Bilduk aurrekontuei buruzko akordioa sinatu dute, lehen aldikoz, eta koalizio subiranista abstenituko da hauek onartzeko eginen den bozketan, abenduaren 23an. Aurrekontuetan 253 milioi euroko balioa duten hainbat zuzenketa eginen dituzte. Halaber, Jaurlaritzak onartuko ditu EH Bilduk aurkeztu dituen sei neurri politikoetarik hiru.

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak gidatu lantaldeek azken asteetan egin...

Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 09a

Ekonomia

Euskal Autonomia Erkidegoan, pandemiaren ondorioz suntsitu ziren lanpostuen %98,1 berreskuratuak izan dira.

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak eta Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak eman datuen arabera, 2020ko azaroan baino 14.657 langabe gutiago daude orain. Langabeziaren apaltze hau bereziki Araba eta Bizkaiko Industria eta Zerbitzu sailetan sentitu da.

Nafarroan ere joera bera ageri da. Foru erkidegoan 2020ko azaroan baino 7.825 langabe gutiago daude, hots, %19,80...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016