Gogoa hazi | 2021eko Abenduaren 16a
2021eko azaroaren 21ean Erroman estreinatu zen Italiako apezpikuen Biltzar Nagusia kari, Frantzisko Aita Sainduak hauen esku utzi zituen "Apezpikuaren Zoriontasunak". Zortzi dira, Jesusek Mendi gaineko Predikuan irakatsi dohatsutasunen moldean eraikiak. Aita Sainduak igorri testua Napoliko artzapezpikuak eskaini zuen. Egia erran, plazer handia hartu dut hauen euskaratzen.
1."Zoriontsuapobrezia eta partekatzea bere bizimolde bihurtzen dituen apezpikua, zeren eta bere lekukotasunaren...
Euskal diaspora | 2021eko Abenduaren 16a
SAN FRANTZISKO, KALIFORNIA. Eguberria ate joka, gauza jakina da munduko euskal etxeak abenduan zehar elgarretaratu eta ospatzen dituztela euskal komunitate gisa Eguberriak eta Gabon besta hauek ikur izan dezaketen familia berotasun eta biltze zentzu eta ezaugarri hori. Familiari lotu garai huntan munduan barna abantzu euskal etxe guziek egiten dute urtea bukatzeko besta bat, ardura batera ospatzen dituztela Urtea Bukatzea, eskolen bururatzea, Eguberria, Euskararen Eguna, Nafarroaren Eguna......
Ba ote dakixu? | 2021eko Abenduaren 16a
1941eko abenduaren 7an, goizeko 7ak eta 55etan, japones hegazkin lehenek Pearl Harbor base militarra atakatu zutelarik, amerikarrentzat sorpresa osoa izan zen (testigu batzuen arabera, alertaren mezu lehena hitz horiekin hasi zen: "Hori ez da ariketa bat..."). Alimaleko japones flotarentzat (2 korazatu, 2 gurutzaontzi pisu, gurutzaontzi arin bat, 9 kontra-torpedoontzi, hornidura ontziak, 31 itsaspeko eta, sustut, 6 hegazkin-ontzi 392 hegazkin borrokan engaiatzeko!), gaitzeko balentria izan...
Orotarik | 2021eko Abenduaren 16a
Igaran astearte arrastiritan, abentüko zazpian, telefonaz elerran günüan biek. Erran zeitan ez zela fleitean, bena behar ziren erremedioak hartzen zütüala, eta emeki-emeki hobetzeko esperantxa züala prefosta. Sü Azia alkarteko xedeak aipatü zeiztan. Arren ez zeitan etsidürarik agertü, eta ez nüan prefosta egürïkitzen, hüllanik ere, bi egün barne agitü beharra zen berri gaiztoa.
Galtze lazgarria dügü Xiberoan, eta zabalkiago Eüskal Herri osoan. Badakigü nolako lanak...
Orotarik | 2021eko Abenduaren 16a
Ostiral goizean Allande Socarros-en heriotzaren berria entzun denean, harridura sortu da. Etxebarren sortua 1957an, militante abertzale, idazle, itzultzaile eta kazetari bezala ezagutua zen.
Militante abertzalea, 1980ko hamarkadan Iparretarrak talde armatuan engaiatu zen, 1991n auzipetua izan eta 6 hilabete preso egon ondoan libratua izan zen.
Euskaltzale sutsua, Sü Azia elkarteko kide zen, Sarako Biltzarrean urtero mahai bat atxikitzen zuen. Pastoraletan eta maskaradetan...
Orotarik | 2021eko Abenduaren 16a
XX. mendeko abentura nagusia, batzuen arabera, espazioaren konkistarena izan da. Haur hutsak ginen Neil Armstrongek oina ilargian pausatu zuenean. 1969ko uztailaren 21ean, auzoko umeak Marlonen etxe atarian geunden, argizeituari begira, eta segur nago bi itzal ikusi genituela Trankilitatearen Itsaso hegian ibilki. Sobietarrak eta Amerikarrak larriki borroka zebiltzan orduan, gerla hotzaren garaia zen, eta irudiz, gutxiagorekin izan arren, jende arruntak gaur baino...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016