Mundu zabalean | 2021eko Abenduaren 16a
Afganistaneko egoera humanitarioa larritzera doala, nazioarteko erakundeak alarma jotzen ari dira. Baliteke laster Afganistango populazioaren erdiak elikadura segurtasunik ez ukaitea, baina nazioarteko komunitateak zalantzan jarraitzen du talibanekin zer egin.
Talibanek Afganistanen boterea zenbait hilabete hartua dutela, Gobernuz Kanpoko Erakundeek hondamendi humanitario baten beldurra dute. Arrazoietatik bat nazioarteko finantzaketa arras gelditua dela. Mugarik Gabeko Medikuak
Mundu zabalean | 2021eko Abenduaren 16a
2022an Txinan iragan behar diren Joko Olinpikoetara, Australiak, Erresuma-Batuek eta Estatu Batuak kirolariak bidaliko dituzte, baina erabaki dute ordezkari diplomatikorik ez igortzea.
Erabaki horrek Txinan haserrea sortu du, Errusiaren sustengua duela, Estatu Batuek "ordainduko dutela" mehatxuak eginez. Agintari txinatarrek Estatu Batueri kirolean neutraltasun politikoaren printzipioa urratu izana leporatu die: "Amerikanoek Pekingo Neguko Olinpiar Jokoak oztopatzeko egin duten...
Mundu zabalean | 2021eko Abenduaren 16a
Azken urte hauetan plataforma numeriko anitz garatu dira (Uber, Delivroo, Bolt...), gune horietan lanean ari direnek ez dute babes sozialik, baldintza prekarioan ari dira. Europar Batasunak lan baldintzak hobetzeko, langileen araudiak finkatu nahi ditu. Plataformek kontra egiten dute, langileen ber-kualifikazio bada, prozesu judizialak izanen direla beldurrarekin.
Europar Batasunak kriterio batzuk finkatu ditu, langile bezala hartu behar diren edo ez zehazteko.
Berez langile...
Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 16a
Azken egunetako euriteek eta uholdeek arazo anitz eragin dituzte Hegoaldeko errepideetan: arazoak izan dira ibilgailuen trafikoa trabatu dutenak: lur litatzeak, ur putzuak eta uholdeak nonahi, kalteak ere anitzak dira. Nafarroan adibidez azken hamarkadetako uholde handienak jasan dituzte, bereziki Erriberan. Ondorio onak izan ditu ere euriteak: urtegiak leporaino bete dira, bereziki Bizkaian. Bainan zoritxarrez pertsona bat hil da Sunbillan lur litatuak harrapaturik.
...Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 16a
Orain arte Donostiako elizbarrutiko arduradun izandakoJose Ignacio Munilla Orihuelako (Alicante) apezpiku izanen da. Aita Sainduak izendatu du postu horretara, heldu den otsailaren 12an jabetuko da bere kargu berriaz. Bere kargua bete duen 12 urteak polemikoak izan dira. Fededun talde batek behin baino gehiagotan kritika zorrotza egin du bere lanaz. Bere lanaren kudeaketaz, feminismoaz ala elizako diru kontuetan milioi bat eurotik gorako galtzeak egiteaz. Azken hamabi urteetan zehar, besteak...
Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 16a
Zabaldin egin prentsaurrekoan, Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zorrek iragarri dute, elkartea sortzeko erabakia hartu dutela, herrialdetan torturatuen bozgorailu izateko xedearekin. Estatuko Segurtasun Indarren aldetik, Nafarroan tratu txarrak eta torturak jasan dituzten pertsona guziei edo haien senideei ahotsa emanen duen elkartea eraikitzen lagunduz. Herriz herri torturatuak izan direnen artean, bazkideak bilatuko dituzte. Jakin badakite -egiten ari diren datu bilketaren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016