Gogoa hazi | 2021eko Abenduaren 23a
Urriaren hastapenean, Frantxua Aita Sainduak gomita bat zabaldu du: munduan diren girixtinoek, sinodo ibilmolde baten bidez, beren gogoetak eta beren ikusmoldeak erran ditzaten. Helburua azpimarratu du,"bestelako Eliza bat eraikitzekoeta ez bertze Eliza bat, Eliza idekia, Jainkoak iradokitzen duena". Lehen bilkuran hor zirenak agurtu ditu erranez: "Bide ezberdinetik eta eliza anitzetik etorri zirezte. Bakotxak zuen galde eta itxaropenekin bihotzean".
"Sinodo" hitz hau...
Orotarik | 2021eko Abenduaren 23a
Allande Socarros etxebartar euskaltzale handia joan zaigu. Galtze handia da Zuberoa eta euskararendako. Bizi osoa euskarari eta Euskal Herriari eman die, izan dadin luzaz kazetari gisa, Zuberoako euskararen aldeko mugimenduan aitzindari, artikulu eta liburu andanaren egile gisa edo Iparretarrak taldeko kide, Etxebarreko zinegotzi eta Xiberoa Herri Alkargoko lehendakariorde gisa. Argazkilari zen ere. Gogoan ditugu pastoraletan edo maskaradetan egin zituen argazki ederrak.
Allandek ez...
Ba ote dakixu? | 2021eko Abenduaren 23a
Joséphine Baker-en bizia Eguberriko kondaira baten parekoa izan dea? Bere bizia arrazakeriaz betetako Missouri batean hasi zen, falta zen aita batekin eta pobrezian, eta Monakoko Printzerriko jauregietan finitu, Grace printzesa lagun gisa. Gauzak hola ikusiz, bai erantzuten ahal da. Baina bere bizi osoan, Joséphine Baker borrokatu zen, lehenik eta beti, arrazismoaren kontra. Joséphine Baker-ek (Freda Joséphine Mc Donald, bere haurtzaroko izenaz) bere kondizioa hola laburtu zuen: "Neska...
Orotarik | 2021eko Abenduaren 23a
Nork ez du ezagutu Ludo Docxflandriar apeza? Euskaldunak eta bereziki Iparraldeko ikastolak lagundu zituen Flandriako laguna? Flandriatik etorri zaigu berria: Ludo Docx zendu dela. 88 urte zituen. Joan den ibiakoitzean iragan dira haren ehorzketak.
Urte luzez Flandriatik ikastolak lagundurik, gero erretreta hartu ondoan Euskal Herrira etorri zen bizitzera. Donapaleun "Flandriako etxea" deitu etxean plantatu zen,...
Orotarik | 2021eko Abenduaren 23a
Abenduaren 13an, Allanderen errauste egunean Beñat Espil-ek hitzaldia egin zion, hemen irakurgai.
Orotarik | 2021eko Abenduaren 23a
Ibaiak kanpoan ziren eta bazterretan hainbat desmasiak izan dira, beldurgarriak, kezkagarriak. Seguruek eta estatuek, neurri bateraino bederen, garbiketa eta konponketa gastuak beregain hartuko dituzte. Hori da, azken egun hauetan, jakin dena. Lehen, ehun urteetatik behin ezagutzen ziren uholde erraldoiak, bost, hiru edo bi urteetatik behin gertatzen dira jadanik... nehork ez du deus erraten, baina ikerlari zenbaiten aburuz lurrak jasaten duen aldaketa klimatikoak baluke horretan eraginik....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016