Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 23a
Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak baztertu ditu Elkarrekin-Podemos-IU, PP-Cs eta Vox alderdiek 2022rako Euskadiko Aurrekontu Proiektuari aurkeztu dizkioten osoko zuzenketak. Alabaina, horien kontra bozkatu dute Eusko Jaurlaritza osatzen duten EAJ eta PSE-EE bi alderdiek, bai eta ere EH Bilduk, talde subiranistak jeltzaleekin eta sozialistekin hitzarmena finkatua baitzuen hilabete hastapenean.
Ondorioz, Aurrekontu Proiektuak bere bidea segituko du, eta taldeek aurkeztuko dituzten...
Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 23a
Aitzineko asteko uholdeek bortizki jo dute Nafarroa erdialdea. Arga ibaiaren inguruko etxaldeetan jasan dituzten kalteak zenbaterainokoak diren ikusten izan da Itziar Gomez, Nafarroako Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria.
Azkoien, Funes eta Faltzesen gaindi ibili ondoan, urak 12.000 hektarea azpian harrapatu dituela erran du. Oraino goizegi omen da zerealetan eta barazkietan izan diren makurrak neurtzeko, baina laborantzako azpiegiturek jasan dituzten desmasiak zortzi milioi...
Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 23a
Eusko Legebiltzarreko bozak orain egiten balira, emaitzak nolakoak liratekeen iragartzen duen soziometria argitaratu berri da. Honen arabera, EAJk irabaziko lituzke bozak, gaur egun dituen 31 aulkiak eskuratuz.
Halere, soziometriak berritasun bat agerian ezartzen du: Gipuzkoan, EAJk eta EH Bilduk eserleku kopuru bera erdietsiko lukete, eta koalizio subiranistak hazkundea ezagutuko luke, 21 legebiltzarkideetarik 23ra pasatuz. Horrela, bigarren indarra litzateke hiru...
Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 23a
Iñigo Cabacas 2012ko apirilaren 9an hil zen, lau egun lehenago Ertzaintzaren gomazko pilota batek buruan jo ondoan, BilbokoAthleticek San Mamesen jokatu zuen futbol partida batetik landa izan ziren kalapita batzuetan harrapaturik.
Auzi judiziala egin zelarik, operazio haren buru izan zen polizia bi urteko presondegira eta lau urteko inhabilitaziora kondenatua izan zen. Barne ikerketa ere eraman zuen Ertzaintzak, baina Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak jakinarazi...
Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 23a
Eusko Jaurlaritzak Memoriaren eta Aitorpenaren Koadernoak deitu dokumentuak banatu dizkie ETAren 86 biktimen ahaideei. Abenduaren 17an ospatu da ekitaldia, Deustuko Unibertsitateko Liburutegian. Zehazki, 1968 eta 1976 artean erakunde armatuak egin zituen baina oraino argitu gabe dauden atentatuetako biktimak aitortu ditu Jaurlaritzak.
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaz gain, Jose Antonio Rodriguez Ranz Giza Eskubideen,...
Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 23a
Urte guziz bezala, urtarrilaren 8an eginen da Bilbon (eta Baionan) euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde Sare Herritarrak deitu duen manifestaldia. Bilbon, goizetik hasiko dira aldarrikapenak plazaratzen, Euskalduna jauregian eginen den mahai inguru baten bidez. Ekitaldi honetan "indarkeria anitzeko" biktimek parte hartuko dute. Mahaiaren inguruan izanen dira Robert Manrique, Naiara Zamarreño eta Rosa Lluch ETAren biktimak eta Maider Garcia eta Idoia Zabalza estatu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016