Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 06a

Urte on beraz!

Ez da halere denetan jarririk egon behar. Emmanuel Macron lehendakaria bera ere xutik egon da bere Urtats bezperako hitzaldia egiten zuela. Oren laurden bat ezbaian iraun duena, ez gehiago. Frango luzaz aipatu du izurritea. Zonbait aste segurik oraino latzak izaiten ahal direla bainan esperantza duela gaitza aurten desagertuko dela. Holako solasak egia erran nornahik erabiltzen ahal ditu. Gero, garbiki erran dauku Frantzia, traba guzien artetik eta gainetik, azkartu dela halere azken...

Gogoa hazi | 2022ko Urtarrilaren 06a

Jinkoaren nahia?

Malür bat agitzen denean, berehala entzüten dügü "Jinkoaren nahia" dela. Nork daki? Norbaiti telefonatü ote dio? Eta Satanen lana balitz? Jesü Kristek ez ote dü "mündü hontako Printzea" deitzen? Eta zer ideia dügü Jinkoaz, nolakoa zaikü? Gure arbaso paganoen ustez, jinko andana bat bazen, eta hon bezain gaixto ziren, lazgarri gaitzikor, "mendekus eta ürgüllü gora", jenteak bezala, edo sordei. Àƒ'œsü kexatzen ziren, tximista esküan, eta haien anplearazi beharrez,...

Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 06a

Aldudetik mundura eta... gure etxe xokoetara

Duela kasik 20 urte egin ginuen Gaby Etchebarne aldudarraren ezagutza, Okzitaniako Tolosatik Baionara etorri zelarik Je marche à leurs côtés (Ed. Les passés simples, 2002) liburuaren presentatzera. Haren irriaz, umore onaz eta kemenaz liluraturik egon ginen orduan, eta euskaraz ere solastatu ginen harekin, nahiz bere ama hizkuntza, hain luzaz Euskal Herritik kanpo bizitzearen bortxaz, doi bat arroztua zuen. Eta hain zuzen gure astekariari harpidetza...

Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 06a

Euskararen egoera neurtzeko inkesta

Urte bururatzean, Euskal Herri osoan euskararen egoerari buruzko 2 ikerketa nagusi abiatu dira: inkesta soziolinguistikoa alde batetik eta euskararen erabileraren neurketa bestetik. 2022an deskubrituko ditugun emaitzak garrantzia handikoak izanen dira etorkizuneko erronkak definitzeko.

5 urte guziz bezala, Euskararen Erakunde Publikoak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak partaidetzan bideratzen dute inkesta soziolinguistikoa, Euskal Herri osoan.

Hizkuntzaren bizitasunari...

Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 06a

"Haurrak ikas zazute euskaraz mintzatzen"... helduok oso lanpeturik gaude!

Haur eta gazteak zarete euskararen etorkizuna, helduok ez, bistan da (kar-kar ttipi batez). Euskaraz mintzatzen ikas "dezazuten" matrikulatzen zaituztegu D ereduan, guraso batzuk gogoz, beste batzuk badaezpada. Ikastetxean, haur etxetik euskaldunak sakabanatuko zaituztete haur erdaldunen artean, horiei euskararako bidea errazteko. Ez du funtzionatzen baina. Euskaldunek euskara bazterrera uztera behartuta ikusiko duzue zuen burua, beraz erdaldunek ez dute euskaldunengandik...

Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 06a

Xanti Iparragirre, abertzale eta euskaltzale militantearen heriotza

Joan den asteburuan jakin da Xanti Iparragirre, 87 urtetan hil dela. Ipar Euskal Herrian ezaguna zen, bereziki bertsulari munduan ibiltzen zirenek, haren bertsuen entzuteko parada ukan dute. Lehen bertsu eskolen bultzatzaileetarik izan zen, txapelketetan ere parte hartu du: 1960ko hamarkadan Gipuzkoako Txapelketetan, 1985ean Euskal Herrikoan eta 2002an Iparraldeko Bertsu Ligan.

Abertzale engaiatua, 1981ean Iparraldera ihes etorri zen, 2003an berriz Eskoriatzara, bere herrira itzuli...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016