Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 09a
COVID-19 kasuak anitz emendatzen ari dira Hegoaldean, 100.000 biztanleko 500 kasu gainditzeraino, bai EAEn, bai eta ere Nafarroan.
Foru erkidegoan Covid ziurtagiria baitezpadakotzat ezarria izan zen aitzineko astean, baina Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian neurri hori baztertu zuen EAEko Auzitegi Nagusiak eta erabaki honi helegitea ezarri zion Jaurlaritzak, Auzitegi Gorenaren aitzinean.
Geroztik egoera makurtu da egunetik egunera, eta Auzitegi Gorenak Jaurlaritzaren helegitea onartu...
Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 09a
Abiadura Handiko Trena Bilbora eta Gasteizera lur azpitik sartzea eta lan horien kudeaketa Jaurlaritzaren esku uztea adostu dute EAJk eta Espainiako Gobernuak.
Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramailearen arabera, "mugarri garrantzitsua" da hitzarmen hau. Horrela, AHTren Gasteizerako eta Bilborako sarbideak eta geltokien lurperatzea euskal erakundeek gauzatuko dituzte kudeaketa-gomendio baten bidez.
Gasteizen kasuan, hitzarmen honi esker, Arkautiko korapiloko obra zibila...
Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 09a
EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak eta Foro Sozial Iraunkorrak bilkura egin dute Logroñoko espetxean, abenduaren 3an. Aipagaietan izan dute, bertzeak bertze, EPPK-k ongietorriei buruz zabaldu duen adierazpena. Bi aldeek ikusmolde baikorra dute agiri horrek ukan dituen harreraz eta ihardukitzeez.
Bilkuratik landa zabaldu duten oharrean azaldu dute EPPK eta Foro Soziala 2019tik ari direla ongietorrien gaia lantzen, eta foroaren arabera, presoen kolektiboak eskertu ditu Foro Sozial...
Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 09a
Durangoko Azokaren 56. edizioa iragan da abenduaren 4tik 8ra, osagarri egoerak eskatzen dituen neurriak errespetatuz.
Landako gunera eta Ahotseneko kontzertuetara sartzeko, aitzinetik izena eman behar zen. Azoka bisitatzeko, aldian 1.200 lagun sartzen ahal ziren eta oren bat eta erdi zuten erakusmahaien itzulia egiteko. Denbora hori pasatu eta, ondoko taldeari utzi behar zitzaion lekua.
Aurtengo uzta 990 berritasunez osatua zen: 733 liburu, 143 disko, 37 aldizkari eta bertze...
Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 09a
Espainiako gerla zibilean eta ondoko urteetan hildako 60 lagunen gorpuzkiak berreskuratzeko lanak hasi ditu Aranzadi elkarteak Bilboko Begoñako hilerrian. Gogora institutuak eraman ikerketen arabera, gudariak, bai eta ere biktima zibilak daude han ehortzirik, bertzeak bertze, 1937ko apirilaren 18an Cotorrueloko babeslekuan gertatu zen bonbardaketan hil zirenak.
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalekberen ahaideak non eta noiz...
Egun eta bihar | 2021eko Abenduaren 09a
Badu hiru hilabete segurik Eric Zemmour eskuindar politikaria bozketa ibilki dela, alde bat jo harat eta jo hunat, alegia-eta deusez, berrikitan plazaratu duen liburuaren aurkezteko estakuruan. Garbiki erran gabe hautagai zela, Emmanuel Macron lehendakariaren segida hartu nahiz heldu den udaberri hortan. Joan den astean du azkenean salatu bere barneko mina. Gogoeta frango eginik omen, deplauki jakinarazi du hautagai gisa agertzen duela bere burua. Eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016