Egun eta bihar | 2021eko Abenduaren 09a

Kanpotiar horiek

Zemmour ari da beraz dei eta dei bazterrak azkarki harrotu nahiz. Kanpotiarrak ditu begietan eta ez guti! Ez zonbait egunentzat edo zonbait asterentzat bazter ikuska heldu diren horiek, bainan alde bat hemen gaindi kokatzeko xedetan etorriak direnak, eta beti etortzen ere oraino, frangotan gordeka bezala, batere paperrik gabe! Gehienik partida ditu musulmanak, ausartenak direla eta atrebituenak! Bi milioi segurik behar litazkeela haizatu eta besterik ez utzi gehiago sartzera! Hortan dela...

Egun eta bihar | 2021eko Abenduaren 09a

Eta orain?

Frantzia guzian gaindi ibiltzekoa da ondoko egunetan bainan itzuli handi hori nola joanen den anitz badira gogoetatuak, arras kezkatuak ere berdin. Jadanik ere zalaparta asko izana baita agertu den tokietan. Bera gisa hartakoa baita, gutien ustean dena trufa eta jestu tzar. Bere lagun zonbait ere ez batere hobeak, batzuetan makurragoak! Aise mintzo dira segur! Kanpotiarrak lurra baino apalago ezarriz eta polliki mendekatuz politikari emanak diren emazteeri, bazter nahasle ederrak direla eta...

Egun eta bihar | 2021eko Abenduaren 09a

Valérie Pécresse irabazle

Errepublikanoak deitzen diren eskuindar horiek beren arteko bozkatzea zuten iragan asteburuan beren hautagaiaren hautesteko heldu den urteko bozak gogoan. Bost baziren boz galdeka plantatuak. Boz emaile alderdikide guziak, heldu baita 140.000 gizon eta emazte. Lehen bozaldiko emaitzak ustegabekoak izan dira. Anitzen gustuko Xavier Bertrand Frantzia Iparraldeko lurraldeburua beharra zen deneri aitzindu bainan Eric Ciotti Niza aldeko deputatua da lehen atera...

Egun eta bihar | 2021eko Abenduaren 09a

Gero eta eri gehiago!

Eta izurritea zertan dugu? Aitzina azkartzen ari! Joan den larunbatean, 50.000 kasu berri baino gehiago,igandean beste hainbeste! Lotsagarri ere baita zinez! Gehienak Delta deitzen duten birusak ditu enganatuak, biziki guti Omicron delako birus berri horrek, nahiz biziki beldurgarria izan behar den. Aise eri gehiago beraz eta ospitale batzuetan lekurik ez gehiago! Hola segituz norat ari gira?

...

Gogoa hazi | 2021eko Abenduaren 09a

Adiskidetzea

Gaurko gaia gogora etorri zait Molères apezpikuaren Mémoires d' Evêque en Pays basque et Béarn (1986-2008) irakurtzean. Aurkibidean bake hitza hamar bat aldiz agertzen da.

Iritsi berritan, Sud Ouest egunkarian agerrarazi zuen Les basques sont ici chez eux artikulu engaiatua; euskara ikasten aritu zen urteak eta urteak. Kultura eta Fedea taldea sortu zuen, elkarte horrek lan ederra egiten zuela.Eskertzekoa izan zen ere Sinodoa nola...

Orotarik | 2021eko Abenduaren 09a

Euskal Herriko mus txapelketa atzeratua

2020ko Mus Txapelketaren finala Arabako Gopegi herrian jokatu behar genuen abenduaren 18an, baina zoritxarrez, osasun egoera okertu denez bertan behera gelditu da oraingoz. Abenduaren 15ean Euskal Herriko Mus Federazioko ordezkari guziak bilduko gira eta hor deliberatuko dugu zer egin 2020ko finalarekin eta 2022ko txapelketa berriarekin. Informazioa Euskal hedabideetara igorriko dugu.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016