Orotarik | 2021eko Abenduaren 09a
Abenduaren 14an (9.00), Hazparneko Elgar Zentroan Euskal Herriko Laborantza Ganbarak "Vivea" formakuntza proposatzen du. Egun horretan hesiak nola kudeatzen diren iraunkorki ulertzeko, bai eta balioa emaiteko aterabideak ezagutzeko parada izanen da.
Izpindar proiektuaren sustenguz antolatua den egun horretan, goizean Hazparneko Elgar Zentroan hesien kudeaketa moldeak oihangintza iraunkorraren printzipioak, hesien kudeaketa eta mekanizazioa aipatuko dira. Zein tresna mota erabili?...
Orotarik | 2021eko Abenduaren 09a
Bigarren aldikoz Baionako auzitegiak Ortzaizeko Garbi elkartea kondenatu du, bere ontasunen parte bat APEC (Association Propriétaire des Etablissements Catholiques) elkarteari eman nahi zuelako.
Gogora dezagun 2015ean, elkarte hori bera kondenatua izan zela Etxebestia izeneko etxea apezpikutegiari eman nahi zuelako bai eta ere barne araudiak aldatu, osoki elizaren fagoretan.
Oroitaraz dezagun zoin diren Garbiren ontasunak: Etxebestia aitzineko korralearekin eta lau komunekin,...
Orotarik | 2021eko Abenduaren 09a
Hazkurri Bankuaren janari bilketa aitzineko asteburuan iragan zen, milako bat laguntzaile, 60 saltegi, eskola eta Herriko Etxeri esker egina izan zen.
Elkarteak egin bilanean pozik agertzen da. Jazko urtea arraroa izan bazen, emaitzen muga hozka handi batez gainditua izan baitzen, hain segur izurritearen eraginez. Aurtengo bilketa, 2019ari konparatuz, %20ez emendatua izan da, 120 tona bilduak izan baitira. Horri esker Hazkurri Bankuak urtean zehar partaide diren Ipar Euskal Herriko 33...
Ba ote dakixu? | 2021eko Abenduaren 09a
Duela 80 urte, 1941eko abenduaren 7an, japoniar armadak Pearl Harbor, Amerikar Estatu Batuetako itsasontzi basea, ustekabean atakatu zuen. Bigarren mundu gerlako bihurgune bat izanen zen, Estatu Batuak gerlan sartuko baitziren. Pearl Harbor amerikar base militar bat zen, Pazifiko ozeanoaren erdian, Oahu islan, Honolulu ondoan, Hawaï artxipelagoan. Bere toki estrategikoarekin (Amerikar Estatu Batuen eta Japoniaren artean), 2. mundu gerlaren testuinguruan, Pearl Harbor base izigarri...
Euskal diaspora | 2021eko Abenduaren 09a
Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE), urte guziz San Frantses Xabier zendu zen egunean ospatua, Nafarroaren Egunarekin batera, munduko euskal etxe eta komunitateen artean gehien ospatzen diren hitzordu edo elkarretaratzeetarik da, eta hala izan da aurten ere. Ez ditugu hona ekarriko munduan barrena egin diren ekitaldi guztiak eta lau bakarrik hautatu ditugu orri huntara ekartzeko. Hortan hasirik, seguruenik inpaktu handia lortu duen ospakizunetako bat, AEBko Idahoko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016