Ba ote dakixu? | 2025eko Irailaren 11a

Japoniar inperioaren kapitulazioa (2/4)

1944ko bukaeran, Filipinetan egin zen gisan, amerikanoek, haien britainiar eta txinatar aliatuekin, Birmaniari buruz ofentsiba handi bat piztu zuten. Donbaik, abenduaren 23an, eta Akyab, urtarrilaren 4an, hartuak izan ziren. Japoniar tropak gibelera jo zuen Mandalay hiriraino, Birmaniako zentrora. 1945eko otsailean, Aliatuek ofentsiba berri bat piztu zuten, Irrawaddy erreka zeharkatu eta Meiktila, otsailaren 28an, eta Mandalay, martxoaren 20an, hartu. Rangoon-eko bidea idekia zen. Halere, japoni

Euskal diaspora | 2025eko Irailaren 11a

Markinako kantxan ospatu dute Euskal Diasporaren Eguna 2025

MARKINA-XEMEIN.

Euskal Diasporaren Egunaren zortzigarren edizioa ospatu da astelehenean Bizkaiko Markina-Xemeinen, herriko kantxan, Zesta punta munduan "Uni" edo kirol hunen “unibertsitatea” bezala ezagutua den tokian. Xedea, Diaspora ohoratzea, eta aurten bereziki munduan barne ibili euskal pilotari eta zesta puntistak. Ekitaldia ederra izan da, eta frontoia poliki bete zen, gaztetan Europan, Ameriketan, Asian-eta ibili pilotari eta familiez. Ohoratzeko, bertako...

Mundu zabalean | 2025eko Irailaren 04a

Estatu Batuetara esportaziorako muga-zerga

Europar Batasuna eta Estatu Batuen artean esportaziorako muga-zerga udan adostua izan da. Aduana-zerga berria bataz-beste, europar estatuentzat %15ekoa izanen da. Nazioarteko beste estatu batzuk negoziatzen ari dira.

Hegoaldean | 2025eko Irailaren 04a

Lauaxeta olerkaria

Duela 120 urte sortu zen Esteban Urkiaga Basaras, ezizenez “Lauaxeta”. 31 urte besterik ez zituela frankistek hil zuten. 1905eko agorrilaren 3an Laukizen sortu zen. Bere familiak herriko taberna zuen, baina bizibiderik ez izanez, 1909an Mungiara lekualdatu ziren, Estebanek hiru urte besterik ez zituela. Mungian ostatu, taberna eta pentsioa muntatu zuten. Fraideen eskolan ibili zen, Mungian eta Oñatin fraidetzako ikasketak egin zituen, baina meza emateko guti falta zitzaionean komentua...

Hegoaldean | 2025eko Irailaren 04a

Turismoaren negozioari ez

“Turismoaren negozioari ez” lemapean, Zarautzen manifestazioa egin dute herriaren turistifikazioaren kontra. Urola Kostako Kontseilu Sozialista eta Etxebizitza Sindikatua ziren antolatzaileak. Agerraldiak adin guzietako jendea bildu du. Bertan, hainbat izan dira salatuak izan diren gaiak, horien artean, azken urteetan etxe turistikoen prezio emendatzea (+%181,8). Ondorioz etxebizitzen merkatuan eragina badu.

...

Hegoaldean | 2025eko Irailaren 04a

Suteak Hegoaldean

Komunikabideek gertatu suteen irudi beldurgarriak hedatu dituzte. Suteak piztu dira han-hemenka larritasun beldurgarriarekin.

Nafarroako lurralde osoan, laborantzako, oihangintzako eta beste edozein motatako jarduerak ez egitearen agindua zabaldu da. Baldin eta suak, makinak edota tresnak erabiltzea debekatua da, horien funtzionamenduak piztu bailituzke pindar edo deskarga elektrikoak. Laborarien sindikatuak erabakia saminki kritikatu du. Salatu dute uzta garaian, laborarien abisurik...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016