Orotarik | 2025eko Irailaren 04a

Haziak idazle

Euskal Haziak elkarteak urtero idazketa txapelketa antolatzen du. Aurten 69 testu errezibitu dira, 200 ikasle inguruk parte harturik. Ondoko asteetan, testu irabazleak Herrian agertuko dira.

Ba ote dakixu? | 2025eko Irailaren 04a

Japoniar inperioaren kapitulazioa (¼)

Duela 80 urte, 1945eko irailaren 2an, USS Missouri itsasontzian, Tokioko arradan, Mac Arthur amerikar jeneralaren aitzinean Japoniar inperioak armak utzi zituen eta kapitulazioa sinatu, 2. mundu gerlari amaiera emanez. Europatik, usu pentsatzen dugu 2. mundu gerla 1945eko maiatzaren 8an bukatu zela, alemaniar kapitulazioarekin, baina hori bakarrik Europarentzat egia da, gerla segitu baitzen, hilabete zenbaitez oraino, Asian eta Pazifikoan.

Euskal diaspora | 2025eko Irailaren 04a

Agorril euskal ekitaldiz betea Estatu Batuetan... Diasporaren Eguna

GARDNERVILLE, NEVADA.

Gure hondarreko kronikan Boiseko Jaialdiaz mintzatu ginen. Hileko bigarren asteburuan, 9-10ekoan, Idahoko Mountain Homen bertako Euskal Jaia egin zen, eta ber asteburuan Gardnervillen, piknika, eta 2025 NABO Kantari Eguna. Goizean, aita Antton Egigurenek eman mezaren hondarrean, NABOk bere Bizi Emankorra saria eman zion AEBko euskaldunen omoniera...

Mundu zabalean | 2025eko Agorrilaren 07a

Pestizidak berriz gure azietan

Bi milioi izenpedura baino gehiago bildu ditu “acetamipride” pestizida famatu baten erabilpena berriz onartzen duen Duplomb legearen kontrako petizioak. Gertakari ohargarria, gizartean hedatzen ari den arranguraren araberakoa. Laborari batzuen produkzio baldintzak eta osagarriko zaintzale bai eta kontsumitzaileen arteko eztabaidak minberatzen ari dira. Kontseilu Konstituzionalak bere ikusmoldea eman behar luke agorrilaren 7an.

Orotarik | 2025eko Agorrilaren 07a

Kukumarro

Bortua

Borthia, bortua da egungo gaia, Nafarroa Beherean eta Zuberoan Lapurdin baino ezagunago dena. Funtsean, "mendi" deitzen dira Euskal Herri guzian gaineko eremuak, gehienetan hiritik aski bereziak. Leku izenetan eta jende izenetan ez dira eskas Mendi, Mendieta, Mendiaga, Etxamendi, Mundubeltz eta Azurmendi. Haatik, Amikuzek badu hortan ere bere mintzatzeko manera eta "mindi" erraiten da Donapaleu inguruan, eta "oihen", ez "oihan"....

Gogoa hazi | 2025eko Agorrilaren 07a

Bi soketatik bat

Nork ez daki Mikel Epalzak liburubat plazaratu duela? Jende gutik seguraski Iparralde honetako euskal munduan. Han eta hemen ari da, noiztenka, mintzaldiak egiten bere liburua aurkezten duela: “Gizatasun arrantzale”. Konferentzia horietan liburuan zehaztu gertakari batzu ederki kontatzen ditu. Senpereko mintzaldian urrunago joan da aipatuz nola bizi duen jendeekin eta Jesusekin duen harremana. Itsasoko elementuetarik abiatuz metafora politak baliatuz, irudiztatzen du bere...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016