Hegoaldean | 2025eko Irailaren 11a

Euskara eskakizunen kontrako bertze epai bat

LAB eta ELA sindikatuek salatu dute EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baztertu duela Gipuzkoako Foru Aldundiko hogei zaintzaile lanposturen egonkortze prozesuan euskara baitezpadako baldintza izatea. Auzi-erabaki honen gaitzesteko, elkarretaratzea egin dute irailaren 5ean, Donostiako Gipuzkoa Plazan. Euskalgintzaren Kontseiluak sustengua agertu dio protesta mugimenduari.

EAEko Justizia Auzitegiaren ustez, zaintzaile lanpostu guziei euskara eskakizuna ezartzea ez omen da “legezkoa”....

Hegoaldean | 2025eko Irailaren 11a

“Eraukon, Eskuaren mintzoa”

“Eraukon, Eskuaren mintzoa” izeneko dokumentala lantzen hasiak dira Iban Toledo eta Oroitz Zabala zinemagileak. Filmaren ardatza 2021eko ekainaren 18an aurkitua izan zen Irulegiko Eskua izanen da. Oroitaraz dezagun I. mendeko brontzezko piezan “Sorioneku” inskripzioa ageri dela.

Bi zinemagileek azaldu dute berriki egin den ikerketa bati esker, aditz bat aurkitu ahal izan dela idazkunaren bukaeran. “Eraukun” hitza da, “eradun” aditzarekin zerbait ikusteko lukeena (eman,...

Hegoaldean | 2025eko Irailaren 11a

Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Nafarroako Bertsolari Txapelketa urriaren 4an abiatuko da. Orotara, 24 lehiakide eta 8 saio izanen dira. Saioak Auritzen, Mutiloan, Iruritan, Los Arcosen, Agoitzen, Leitzan eta Tafallan eginen dituzte, eta finala Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko da azaroaren 29an.

...

Orotarik | 2025eko Irailaren 11a

Kukumarro

Erhiak

Anitzetan eskuko erhi bakoitzak euskaraz zer duen izena ez da berehala gogora jiten, salbu araiz erhi pototsa edo behatza; eta erhi txinkerra.Baina frankotan gerta daiteke bost erhiak beste manera batez elkarren segidan deitzea: Erhi kikila, haren mutila, lan petit, lanperot, zorri hiltzalea. Gaskoina dakienak aise aditzen du eta euskaldun gehienek ere.

Erhi pototsa, erhi txinkerra deitu...

Gogoa hazi | 2025eko Irailaren 11a

Urre bilatzaile

Titulu hunen erreferentzia lanbide batena liteke edo amets batena. Urre bilatzaileak ibaietan ari dira lanean edo meategi batean. Urreak liluratzeko ahalmen handia du aberastasuna agerrarazten baitu. Segurtasuna ere ordezkatzen du bere finantza errealitatearen bidez. Geriza balioa da. Lingote bat edo bertze dituenak, bizitzaren gorabeheren aitzinean konfiantza atxikitzen du.

Badira ere bertze urre bilatzaileak. Milaka haur eta nerabe sartu dira...

Orotarik | 2025eko Irailaren 11a

Haziak idazle

Saioa eta itsasoa

Saioa itsasontziaren aitzinean zegoen. Bere burasoak agurtzen zituen, baita bere amatxi ere. Negarrez erori zen haren besoetara. Amatxik goxotasunez esan zion:

- Saioa, jautsiko zara? Zure txokolatea prest dut!

Saioa izu apur batekin esnatu zen.

- Etortzen naiz, amatxi, etortzen naiz!

Argazki bat hartu zuen. Bertan, bere burasoen besoetan ageri zen. Amak begi urdinak zituen, eta Saioak ere bai....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016