Mundu zabalean | 2025eko Irailaren 18a

Global Sumud Flottila

Global Sumud Flottila 50 bat itsasontziz osatu espedizioa da, bere helburua Gazako populazioari laguntza humanitarioa ekartzea da eta Israelgo gobernuak Palestinan ezarri blokeoa salatzea. Irailaren 1ean Bartzelonatik lehen ontziak abiatu dira eta bigarrenak irailaren 4an Tunisiatik.

Hegoaldean | 2025eko Irailaren 18a

Hondarribian bi alarde aurten ere

Aurten ere Hondarribiko Alardean arazoak izan dira, parekidetasuna lortzeko aspaldiko borrokan. Udalaren dekretua betetzeari Konpainia ofizialak uko egin dio. Goizean Gernikako Arbolan eman hitzordura ez da agertu, Jaizkibelekin espazioa bi konpainien artean partekatu behar zuten. Kantinera eta zaldun bakar batzuk baino ez dituzte bidali. Jaizkibel konpainiak desfilatu du, bazterretik so ziren aurkari zenbaiten laidoei kasurik eman gabe.

...

Hegoaldean | 2025eko Irailaren 18a

Palestinarekin elkartasunez

Gernika-Palestina elkarteak, irailaren 10ean Tuteratik abiatu martxak, Euskal Herrian zehar Palestinarekin elkartasuna adierazi nahi du. 200 bat pertsona abiatu dira. Parte hartu dutenek, besteak beste, espainiar estatuak Israeli saltzen dituen armak salatu nahi ditu. Hamaika etapako ibilbidea irailaren 20an Hendaian bururatuko da. Lehen egunean Bardeetan NATOk (OTAN) Israelgo armadarekin lankidetza hertsian aireko indarrek egiten dituzten bonbardaketak...

Hegoaldean | 2025eko Irailaren 18a

Pentsiodunak

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren asteroko elkarretaratzeak berriz abiatuko ditu, erretreta-saria Lanbidearteko Gutieneko Soldatarekin (SMIC) parekatzea eskatzeko. Elkarretaratzean berrehun pertsona inguru bildu dira, proposamenaren aurka egitea herritarren borondatearen kontrako mespretxutzat hartu da. Izan ere, 145.000 sinadurek babestu dute aurrera eraman duen Herri Ekimen Legegilea. Jesus Mari Soubie ekimenaren batzorde sustatzaileko kideak defendatu duenez, erretreten emendatzea...

Hegoaldean | 2025eko Irailaren 18a

Etxalar: ehiza postuen saltzea enkantean

Urte guziz bezala uso ihiziko postuak enkantean saldu dira. Aurtengo enkantea mugimendutsua izan da. Ez zen aspalditik ikusi enkantera ateratzendiren ehiza postuak lehenbiziko aldetik saltzen. Gogoratu behar da, Etxalarko Herriko Etxeak, enkante horiei esker, 2000. urtean 50.000 euro lortu zituela eta 2004an 81.875 euro.

Aurten 21 postu badira salgai, enkantea abiatzeko ezarri preziotan, horietarik 13 salduak izan dira antxera...

Hegoaldean | 2025eko Irailaren 18a

Herriguneetatik sasiak garbituko

Arabako foruak oihan-suteak zaintzeko plana indartuko du, horretarako neurri berriak hartuko ditu. Hala nola herriguneen eta mendien artean, trantsizio-eremuak garbitzeko programa berezia plantan jarri du, sua etxeetara hurbil ez dadin.

Ramiro Gonzalez, Arabako ahaldun nagusiak prebentzio neurri berriak iragarri ditu, uda honetan Espainiako estatuan 340.000 hektarea erre dituzten suteen ondotik, uda gero eta luzeagoak, lehorragoak eta larrialdietara jotzeko modukoak izanen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016