Orotarik | 2025eko Irailaren 25a
Laborari-etxea eta baserria
Hiritik kanpo eta laborantzari emana den etxearen izena kanbiatzen da euskaraz leku batetik bestera. Lau hitz badaude nagusiki erabiltzen direnak. Iparraldean laborarietxe, Nafarroako parte handi batean borda, Nafarroako beste parte batean, Gipuzkoa osoan, eta kasik Bizkaia osoan, basarri edo baserri. Eremu ttipi batean, Bizkaian, aldeaetze.
Lau hitzek...
Gogoa hazi | 2025eko Irailaren 25a
Ez dugu ez lotsarik, geroa guretako baita …
17 urte nituen. Gazte eta lorios. Kantu bat idatzi nuen eta Xalbat Berterretxe lagunak airea eginik gogotik kantatzen ginuen.
Geroa guretako baita! Ene aitaren irriak! “Ikusiko duk geroa hirea den. Hik ere gure gisan, ahal dukana eginen duk nahi ala ez”.
Adin hortan gazte bati iduritzen zaio mundua aldatzen ahal duela, gero hobe baten menturan, gosea injustizia gerlarik gabeko gizarte bat...
Hegoaldean | 2025eko Irailaren 25a
Irailaren 27an beteko dira 50 urte Frankismo garaiko gobernuak Juan Paredes “Txiki” eta Angel Otaegi ETAko bi militanteak fusilatu zituela. Urtemuga horren karietara Iruñeko Anaitasuna egoitzan eginen den oroimen-ekitaldian parte hartzeko deia egin du Sortuk.
Halaber, Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek “1975. Dena jokoan zegoen urtea” izeneko erakusketa ibiltaria antolatu dute bi militanteak gogora ekartzeko xedez. Baina, izenburuak pentsatzera ematen duen bezala, egileak ez...
Hegoaldean | 2025eko Irailaren 25a
Arabako kontzejuetako hauteskundeak azaroaren 23an eginen direla jakinarazi du Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak. Jadanik onartuak omen dituzte bozka txartelak, hautestontziak eta prozesua behar den bezala gauzatzeko gainerako agiri ofizialak, “gardentasuna eta antolaketa bermatzeko”.
Arabako 333 kontzejuak herrialdeko administrazio mailarik ttipienak dira. Udalerria baino lurralde murritzagoan antolatuak diren erakunde hauek 34 udalerritan banatuak dira. Lurralde izaera,...
Hegoaldean | 2025eko Irailaren 25a
Juan Carlos Lopez Quintana arkeologoak eta Iñaki Intxaurbe ikerlariak Bizkaian berriki aurkitu dituzten bi aztarnategi aurkeztu dituzte Bilboko Arkeologia Museoan.
Lehen aurkikuntza Bizkaiko Gamiz-Fikan egina izan da. Lopez Quintanak azaldu du San Pedro de Atxispe ermitaren inguruak antolatzen ari zirelarik, leize ez-natural bat kausitu zutela. Barnean bost panel aurkitu dituzte, eta 25 gizaki itxura segurik daude haietan margoturik. Irudiak eskematikoak dira, gorriz eta beltzez...
Hegoaldean | 2025eko Irailaren 25a
Aroztegia proiektuaren aferan auzipetuak ziren zazpi ekintzaileen kontrako auzia joan den maiatzean iragan zen. Orduan, “talde kriminal antolatu bat izatea eta behartze eta bortxa delitu larriak egitea” leporatu zieten akusatuei.
2021eko apirilean herritar multzo batek protestak egin zituen Palacio de Aroztegia SM enpresak Lekarozen plantatu nahi zuen proiektu urbanistikoaren obrak geldiarazteko. Enpresa sustatzailearen xedea luxuzko 228 etxebizitza, golf zelai bat eta lau...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016