Hegoaldean | 2025eko Urriaren 02a
“Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren testuinguruan,Elkar argitaletxeakerabaki du Beasaingo Udalak,CAFek eta argitaletxeak berak antolatzen duten Igartza bekarekin ez segitzea, etabeka bertan behera geratuko da”.Hitzon bidez jakinarazi duElkar argitaletxeakez duela idazle gazteak laguntzeko Igartza beka segiaraziko.
Elkar argitaletxearen erabakia Saioa Alkaiza bertsolari eta idazle nafarrak aurtengoIgartza sariariukoegin eta hamar egunera jin da.“Palestinar herriaren...
Hegoaldean | 2025eko Urriaren 02a
Zeru ahoak. Estoldek irensten dutena Koldo Almandoz donostiar zine zuzendariak ekoitzi duen azken telesaila da. “Euskal noir” delako polizia eta thriller giroko eleberri ala telesailen azpigeneroan kokatzen da eta aurtengo Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean erakutsia izan da, lehiaketatik kanpo.
Zeru ahoak Bilbon kokatzen da eta lau kapituluz osatua da. Aktore dira Nagore Aranburu, Joxean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Ramón Agirre,...
Orotarik | 2025eko Urriaren 02a
Gatza
Gatz hitza Euskal Herri osoan ezagutzen den hitza da izan dadin gatz xehe ala gatz larri. Ez da besterik salbu Ezkurran han katza ere erraiten baita. Jean Baptiste Orpustan dago gatz hitzak ez ote duen loturarik ikatz eta inkatz-arekin. Ez nakike. Baina gatz hitza zaharra da ezen 1025. urtean ageri da.
Itsasotik edo lurretik idokitzen den oinarrizko elementu honek bere izena eman du gatza...
Gogoa hazi | 2025eko Urriaren 02a
Buruilean, sartzearekin, aurten ere, Orriako beilaren deiari erantzun diogu.
Orriara heltzeko norberaren urratsak, nolanahikoa izanagatik ere, oinezko ala beribilezko, badu bere merezimendua. Eguneroko zereginak alde bat utzi eta joan. Egun oso bat eman Jainkoari edo bederen bakoitzak berea duen otoitzari edo bilaketari. Aspaldiko ohidurari jarraikiz, beilak lehenik oinezkoa behar luke eta taldean. Hortik jarraikian bizitzen den eukaristiak badu bestelako...
Ba ote dakixu? | 2025eko Urriaren 02a
Badu orain 80 urte disputa irauten dela bonba atomikoaren erabiltzearen bidezkotasunari buruz, Hiroshiman eta Nagasakin. Tesia “ortodoxoaren” arabera, luzaz inposatu dena, bonba atomikoaren erabiltzea bidezkoa zen, arma zinez krudela izanez ere, beharrezkoa baitzen japoniar kapitulazioa lortzeko eta mundu gerla laburtzeko.
Euskal diaspora | 2025eko Urriaren 02a
BORDELE. Euskal Etxe gibelean den Euskaldunen Plazaren inaugurazioaren 40. urteurrena ospatu zuen joan den larunbatean hiriko Euskal Etxeak. Ekitaldi jendetsua izan zen, arratsaldeko 6:30etarik goiti, kantuz eta musikaz betea, eta jatekoa eta edatekoa EE bereko Topa jatetxeak egina eta etxeko bolondresek zerbitzatua. Donapaleun sortua den Pierre Hurmic auzapez bordelesa ere partaide, eta bere hitzetan fier aipatu zituen bere atxikimendua Euskal Etxeari eta euskal izateari....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016