Gogoa hazi | 2025eko Urriaren 09a

Gizarte baketua?

Bai armak isildu dira. Gizartea baketu ote da? Hegoaldean, elkar bizitzarako urrats baitezpadakoa zen borroka armatu itsutu horreri amaiera ematea. Bide berri bat abiatu dute. Luzea. Elkar maitatu aitzin elkar jasaiten ikasi beharra daukate. Badira jadanik momentu harrigarri eta eredugarriak:

ETAk 1993an Joseba Goikoetxea ertzaina hil zuen. 2013an omendu zuten Bilbon. Ekitaldia aitzin dei bat egin zuen Rosa Rodero Goikoetxearen alargunak: "Biktima guzientzat min bera" delako, biktima...

Orotarik | 2025eko Urriaren 09a

Haziak idazle

Ene ainara

Ikasle baten istorioa da, Lore deitzen zena. Hogoi urte bazituen eta kostaldean bizi zen apartamendu ttiki batean. Ainara bat bazuen kaiola ttipi batean, ttipitik hezia. Arrats batez bere lagunekin besta egin zuen eta asko edan zuen. Biharamunean, arratsaldean baizik ez zen atzarri. Utzi zuen kaiola iguzkitan eta ahantzi baitzuen ura emaitea bere ainarari, hil zen. Arratsaldean iratzartu zelarik, zerua ilundu zen. Ainara itzal...

Orotarik | 2025eko Urriaren 09a

Itsas bazterretik

Mahai jokoen inguruan...

Lehen asteetako sartzearen angustiak ahanzteko, mahai jokoetan aritzeko parada ukan dute kolegioko ikasleek!

Astearte eta ostiral eguerdiro, animazio gelan biltzen dira nahi dutenak, mahai jokoen inguruan irriz aritzeko eta lagun berriak egiteko... Gaitasunak eta trebetasunak gurutzatzeko memento aberatsak dira, eta joko berriak ezagutzeko aukera.

Uno, Mikado, ximinoen jokoa, gizotso, Skyjo, Jungle...

Ba ote dakixu? | 2025eko Urriaren 09a

Nazio Batuen Erakundearen sortzea (½)

Duela 80 urte, 1945eko ekainaren 26an, San Frantziskon, 51 Estatuk Nazio Batuen karta sinatu zuten. Nazio Batuen Erakundea sortua zen. Mundu gerla lazgarri baten ondotik, erakunde berriak mundu osoari, azkenean, bakea ekarri behar zion. Dena den, hori zen bere helburu nagusia.

Euskal diaspora | 2025eko Urriaren 09a

Muslariak loriatzen, baita euskal australiarrak ere, euskal diaspora martxan

MACACHIN. Loriatu dira, joan den asteburuan bururatu den Munduko Mus Txapelketan parte hartu duten guziek, bertakoek, Macachingo Euzko Alkartasuna euskal etxekoek, prestatu dieten programa, harrera eta ahaidetasun moldeekin. Edo, bazekiten, beti honela baita Argentinako La Pampan antolatzen den euskal ekitaldi oro, baina beti da bozkario eta sentimendu atsegina ikustea Euskal Herritik 10.000 kilometrotik goiti, zinez etxean bezala, euskaltasuna lagun errezibitua izatea eta...

Mundu zabalean | 2025eko Urriaren 02a

Nepalen Z belaunaldiak gobernua aurtiki

Nepalek bereziki gazteengandik asaldura politiko handia jasan berri du, Z belaunaldiak abiatu duena. Ustelkeriaren eta autoritarismoaren kontrako protesta bortitzak iragan dira, parlamentua desegin da eta Sushila Karki nepaldar emazte jurista, idazlea eta politikaria lehen ministro izendatua izan da.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016