Hegoaldean | 2025eko Urriaren 09a
Eusko Jaurlaritzak 2024ko martxoan plazaratu zuen Ingura plataforma. Hastapenean, A1 mailari zegokion atala ezarri bazuten martxan, joan den astean tresna horren jarraipena aurkeztu du Ibone Bengoetxea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak. Ingurak edozein gailutarik, nonahi eta noiznahi euskara ikastea ahalbidetzen du.
Sailburuak erran duenaren arabera, euskaltegiek egiten duten lana osatzea da tresna horren helburua. Klaseetara joateko zailtasunak dituztenentzat pentsatua da...
Orotarik | 2025eko Urriaren 09a
Planeta (1/2)
Egun planeta berezi bat aipatu nahi nuke. Planeta bainan erranahi berezi batekin. Zuberoan egun batez erran zidan Sohütako lagun batek: “Khasü, gripa hanitx badüzü, planeta badüzü”, eta beste herri andana batean ere entzun dut: “Aurten planeta gaitza agitü düzü arresetan, ardietan”.
Behin baino gehiagotan planeta entzunik, zer zen entelegatu nuen: planeta hori da eritasun bat...
Gogoa hazi | 2025eko Urriaren 09a
Bai armak isildu dira. Gizartea baketu ote da? Hegoaldean, elkar bizitzarako urrats baitezpadakoa zen borroka armatu itsutu horreri amaiera ematea. Bide berri bat abiatu dute. Luzea. Elkar maitatu aitzin elkar jasaiten ikasi beharra daukate. Badira jadanik momentu harrigarri eta eredugarriak:
ETAk 1993an Joseba Goikoetxea ertzaina hil zuen. 2013an omendu zuten Bilbon. Ekitaldia aitzin dei bat egin zuen Rosa Rodero Goikoetxearen alargunak: "Biktima guzientzat min bera" delako, biktima...
Orotarik | 2025eko Urriaren 09a
Ene ainara
Ikasle baten istorioa da, Lore deitzen zena. Hogoi urte bazituen eta kostaldean bizi zen apartamendu ttiki batean. Ainara bat bazuen kaiola ttipi batean, ttipitik hezia. Arrats batez bere lagunekin besta egin zuen eta asko edan zuen. Biharamunean, arratsaldean baizik ez zen atzarri. Utzi zuen kaiola iguzkitan eta ahantzi baitzuen ura emaitea bere ainarari, hil zen. Arratsaldean iratzartu zelarik, zerua ilundu zen. Ainara itzal...
Orotarik | 2025eko Urriaren 09a
Mahai jokoen inguruan...
Lehen asteetako sartzearen angustiak ahanzteko, mahai jokoetan aritzeko parada ukan dute kolegioko ikasleek!
Astearte eta ostiral eguerdiro, animazio gelan biltzen dira nahi dutenak, mahai jokoen inguruan irriz aritzeko eta lagun berriak egiteko... Gaitasunak eta trebetasunak gurutzatzeko memento aberatsak dira, eta joko berriak ezagutzeko aukera.
Uno, Mikado, ximinoen jokoa, gizotso, Skyjo, Jungle...
Ba ote dakixu? | 2025eko Urriaren 09a
Duela 80 urte, 1945eko ekainaren 26an, San Frantziskon, 51 Estatuk Nazio Batuen karta sinatu zuten. Nazio Batuen Erakundea sortua zen. Mundu gerla lazgarri baten ondotik, erakunde berriak mundu osoari, azkenean, bakea ekarri behar zion. Dena den, hori zen bere helburu nagusia.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016