Hegoaldean | 2025eko Urriaren 16a

Euskadi: indar elektrika gehiago

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak jakitera eman duenez Euskadik datorren 5 urteetarako indar elektrikoa %40ez handitzea lortuko du, ondorioz 16.000 megawatteko indarra gaindituko du. Joan Groizard energiaren espainiar estatuko idazkariarekin Madrilen bildu da, Espainiako Gobernuak sare elektrikoaren inbertsioan aurreikusitako 27.700 megawatteko potentziatik Euskadiri zenbat egokituko zaizkion zehazteko. Eusko Jaurlaritzako ordezkariak 6.000 megawatteko edukiera gehiago...

Hegoaldean | 2025eko Urriaren 16a

Gabriel Arestiren omenezko erakusketa

Aurten 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela. Euskaltzaindiak, Bilboko Bizkaiko Foru Liburutegian Gabriel Arestiren omenezko erakusketa antolatu du, “50 urte ba(GA)rik” izenburupean. Arestiren kontu autobiografikoak ageri dira, baita bere lanen zati edo lagin deigarri bezain interesgarriak. XX. mendeko euskal idazle...

Hegoaldean | 2025eko Urriaren 16a

Araba Euskaraz 2026 Amurrion

Datorren urteko Araba Euskaraz besta Amurrioko Aresketa ikastola laguntzeko eginen da, “Taupadak berpiztu!” lelopean. Azken lau urteetan Arabako zortzi ikastolek elkarlanean antolatzen dute Araba Euskaraz besta, Gasteizko Olarizu parkean. 2026ko edizioari begira, bi berritasun nagusi agertzen dira, batetik Amurrion ospatuko baita, bestetik bestaren antolakuntza handiena Aresketa ikastolak beregain hartuko baitu, nahiz eta Arabako gainerako zazpi ikastolek ere parte hartuko duten.

...

Hegoaldean | 2025eko Urriaren 16a

Bi milioi euro gehiago emisio gutiagoko ibilgailuak erosteko

Emisio gutiagoko autoak erosteko 5 milioi euroko dirulaguntza programaren aurrekontua agortu da, eta diren galderei erantzuteko Eusko Jaurlaritzak erabaki du laguntza handitzea. Bi milioi euro gehiago bideratuko ditu, auto elektrikoa erosteko laguntza programaren aurrekontua bikoizteko.

Diren galderei erantzuteko lehen neurri gisa, laguntzak eskatzeko epea urriaren 15a arte luzatu zen. Dena den, mahai gainean dituzten eskaerak aintzat hartu eta, urriaren 15erako laguntzak agortzea...

Hegoaldean | 2025eko Urriaren 16a

Medikuak kalean estatutu erreformaren kontra

Lan baldintzak negoziatzeko, joan den astean, Euskadiko medikuen sindikatuak grebara deitua zuen. Mediku grebalariek eskatu dute, beren lanbidearen kuadroa berek antolatzea eta lan-baldintzak beste egitura batzuk negoziatzearen kontra agertu dira. Ana Santorcuato Euskadiko Medikuen Sindikatuko ordezkariak adierazi du: “Guhaurk diseinatu eta landu nahi dugu, negoziazio mahai horretan ordezkaritza ez baitugu”.

...

Orotarik | 2025eko Urriaren 16a

Kukumarro

Planeta (2/2)

(Joan den astekoaren segida)

Norbaitek erranen dit: bainan zer dute egitekorik planetek gurekin eta gure eritasunekin? Astrologia zer den entzun dukezu: astrologia, ez astronomia. Astrologiak dio planeten mugimenduek badutela ondorio gizakiaren baitan, bestela erranik, gure bizitza hunkitzen dutela planetek. Adibidez horoskopoa, eta horoskopoa irakurtzen duenik ez da falta, horoskopoak beraz jendearen urratsak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016