Hegoaldean | 2025eko Urriaren 23a
Hego Euskal Herriko biztanle bakoitzak, batez beste, hamalau kilo janari prestatu jan zituen 2024an, sekulan baino gehiago. Geroz eta gutiago dira plater tradizionalak prestatzen dituzten herritarrak. Horiek egiteko denbora luzea behar da eta kantitate ttipietan egiteak ez du merezi izaten, adibidez, jende bat edo bi bizi diren etxeetan. Horregatik, eta gehienak hozkailuan ongi atxikitzen direlako, horiek bilakatu dira janari prestatuaren sektoreko ikur: haragi bolak, xerri masailak, biper...
Hegoaldean | 2025eko Urriaren 23a
Laster mende-erdia beteko duen film laburren Lekeitioko 48. Jaialdiak hogei film labur hautatu ditu lehiarako aurten. Itziar Atienza aktorea, Beñat Sarasola idazlea eta Miren Aperribai zuzendaria ziren epaile. Filmik hoberenaren saria Eneko MuruzabalenPlanetagatiklanari eman diote. Epaimahaiko kideen ustez, “film borobil eta jostaria” da Muruzabalena. Krisi ekologikoaren gaiaumorez lantzeko gaitasuna goraipatu dute, besteak beste, bai...
Orotarik | 2025eko Urriaren 23a
Behia eta ergia (1/2)
Kabalek, abereek, izen anitz hartzen dituzte, ardietan, urdeetan, zaldietan bainan behikentea da hemen aipatuko duguna. Adina, sexua, hortzak ezartzea eta noiz, umea ekartzea edo ez, hutsa izatea, zahartzea, txitxirako, lanerako edo esnerako hazia izatea, horiek guziek badute pizu kabal baten izendatzeko. Nahiz ez den ene jakitatean sartzen, mailegatzen ahal diot Rene Thom matematikalariari hitz bat, hots...
Orotarik | 2025eko Urriaren 23a
Ene podereak
Gizonaren behako bortitza,
emaztearen negar xortak,
malko bat eta ni.
Segitzen nuen marrazkia gero eta ilunagoa bilakatzen ari zen, nere baitan nituen ideien arabera. Gizonaren bisaia bereziki, ez bainuen ene irudian bere begitartea baizik agerrarazten, bere begi zuriekin, zinez izigarria iduritzen zitzaidan. Ohartu nintzen zinez ene aitaordea hola ikusten nuela, gizon gaixto, bortitza, emozio on...
Orotarik | 2025eko Urriaren 23a
Denak Larrunera
Urriaren 4an, larunbatarekin, Olagarroa elkarteak antolaturik, kolegioko ikasle, irakasle eta gurasoek osatutako taldetxo batek Larrunera ateraldia egin genuen.
Goizean Azkainen elkartu eta eguraldi ona baliatuz Larrunera igo ginen elkarrekin.
Tontorrera iritsi ginen eta bertan denek argazki bat atera eta hamaiketakoa egin genuen.
Haizea harro zenez puntan, jaitsiera hasi genuen Azkainen egoteko berriz...
Ba ote dakixu? | 2025eko Urriaren 23a
Duela 80 urte, 1945eko urriaren 4ko eta 19ko ordenantzek Gizarte segurantza sortu zuten, “Sécu”-a deitua frantsesez. Borroka luze baten emaitza zen. Azkenean, asmatua izan zen utopia handia gauzatua izan zen.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016