Euskal diaspora | 2025eko Urriaren 30a
TANDIL, ARGENTINA. Iragan igandean hasi zen Buenos Aires probintziako Tandilen 2025eko Euskal Argentinar Aste Nazionala. Bistan da ez dugula oraino argazki eta berri adierazgarririk, programako zati nagusia ondoko egunetan eta asteburuan izanen baita, baina HERRIA ere hor egonen delarik, ukanen dugu heldu den asteko zenbakian argazki eta kronika ustez ederrik, hasteko klarki ikusi baitugu zoin ahalegin handia egiten ari diren Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeko bazkideak,...
Mundu zabalean | 2025eko Urriaren 23a
Armak isildu dira azkenean, israeldar bahituak eta palestinar presoak libratuak izan dira. Bainan egoera larrian utzia izan da Gaza eta hamar milaka zaurituak ezin artatuz ari dira tokiko eta nazioarteko medikuak, ospitale eta azpiegitura guziak xehatuak direlarik eta giza laguntza ez delarik oraino normalki sartzen. Mugarik Gabeko Medikuek deiadarra jo dute.
Hegoaldean | 2025eko Urriaren 23a
Jone Forcada Adarraga euskaltzale, abertzale eta ezkerzalea zendu zen joan den urriaren 18an, Donostian. Heriotza duinaren aldeko militante, eutanasiaren laguntzaz eman zuen azken hatsa. Jone Forcada, Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”-ren bikotekidea zen. Frankismoaren denboran, Parise, Brusela, Bordele, Tarnose eta Lapurdiko hainbat herritan bizi izan zen Txillardegirekin eta haien lau haurrekin.
Ezagutu dutenek diote emazte adoretsua bezain apala zela. Ironia puntu batez...
Hegoaldean | 2025eko Urriaren 23a
Lekukoek salatu dute joan den urriaren 13an Gasteizen Espainiako Falange eskuin-muturreko taldearen ekitaldiaren gaitzesteko bildu ziren manifestariak bortizki tratatu zituela Ertzaintzak. Argazkiak eta bizipenak lekuko dira: “aurpegira zuzenean bideratu pilotakada batez ezpaina ebaki, masailezurra hautsi, hortz bat atera eta bi lekualdatu zizkidan”, jakinarazi du X sare sozialean manifestari zauritu batek. Hain zuzen, Ertzaintzak kolpatu zuen unearen bideo bat ere argitaratu du, eta...
Hegoaldean | 2025eko Urriaren 23a
Arrasaten bildurik joan den urriaren 18an, EH Bildukoauzapezek adostu duteAraban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan gobernatzen dituzten herrietan “hartu-eman guzi-guziaketetea” Israelekin. Nadia Nemeh Bermeoko auzapezak eman zuen adostuaren berri. “Orain, inoiz baino beharrezkoagoa da elkartasuna adieraztea, eta Israel bakartzea da Palestina babesteko biderik eraginkorrena”.
...Hegoaldean | 2025eko Urriaren 23a
Euskaltzaleak Bilbora deitzen ditu heldu den abenduaren 27an Euskalgintzaren Kontseiluak. Egun horretan eginen den Pizkundea ekitaldian Bilbo Arena Jauregia bete nahi du euskaltzalez eta sarrerak salgai dira Pizkundea.euswebgunean. Hamar euro balio dute.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016