Euskal diaspora | 2025eko Urriaren 23a
TANDIL, ARGENTINA. Buenos Aires probintziako Tandil herria izango da heldu den igandetik aitzina eta astebetez 2025eko Euskal Argentinar Aste Nazionalaren egoitza. Bertako Gure Txoko Euskal Etxea antolatzaile, gogor arizan dira lanean azken urte huntan ahal eta elkarretaratze eta ospakizunik ederrena atera zedin, proposamen berriak ekarriz eta urrats berriak eman nahirik Aste Nazional bat muntatzeko tenorean. Pio Baroja idazle donostiarra hartu dute ardatz, eta hark idatzi...
Mundu zabalean | 2025eko Urriaren 16a
Tony Parker frantziar-estatubatuar saskibaloi jokalari famatuak, Isère departamenduko Vercors eskiatzeko mendian luxuzko gune erraldoi baten eraikitzeko proiektua zuen. Horren kontra “Vercors Citoyens” herritar kolektiboa sortu zen, 3 urteko borroka baten ondotik Alpeetako Prefekturak erabaki du proiektu hori ez onartzea.
Hegoaldean | 2025eko Urriaren 16a
Euskadiko familiek joan den urtean, kafetegi, hotel edota ostatuetan ala jatetxeetan egunero egin zituzten gastuak Eustatek neurtu ditu. Azterketaren arabera, 4.207 euro xahutu zituzten, aitzineko urtean baino %3 gehiago. Etxeko batez besteko gastuak 36.313 eurokoak izan dira. Etxebizitza da familien zama nagusia 13.008 eurorekin, herena elikaduran enplegatua da.
...Hegoaldean | 2025eko Urriaren 16a
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) uko egin die Israelen parte-hartzea duten ikerketa proiektuei. Joxerramon Bengoetxea errektoreak adierazi duenez, bio-medikuntzako eta zientzia konputazionaleko egitasmoak dira gehienak, 247 milioi euroko finantzaketa dute. EHUk proiektu horiei uko egiteko erabakia hartu du. Argi utzi nahi izan du 2023ko azaroaz geroztik Euskal Herriko Unibertsitatean ez dela Israelek parte hartzen duen ikerketa-proiekturik: “Gure unibertsitatearentzat Palestinako...
Hegoaldean | 2025eko Urriaren 16a
Zerbitzua, familia, medikuntza, pediatria, psikiatria eta haur psikiatria alorretako 169 profesional berri lanean hasiko dira. Helburua da, bereziki baserri eremuetan eta arratsaldeko osasun zentroetan eta kontsultategietan egonkortasuna bermatzea. Eskainitako lanpostuetan 130 familia medikuntza orokorrari dagozkio, 21 pediatriari, 12 ospitalez kanpoko psikiatriari eta 6 haur psikiatriari. Lurraldeka, 100 lanpostu ireki dira Bizkaian, 35 Gipuzkoan eta 34 Araban.
...Hegoaldean | 2025eko Urriaren 16a
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak iragarri duenez, Trumpen muga-zergak siderurgiako, fabrikazio aurreraturako eta automobilgintzako sektoreak hunkiko ditu.
Industria sailburuak gogorarazi du iaz Euskadik Estatu Batuetara egin esportazioak 1.991 milioi eurokoak izan direla. Eusko Jaurlaritzak uste du Hego Euskal Herritik Estatu Batuetara egin esportazioek 349 milioi euro inguruko gainkostua ukan dezaketela, salmentak 700 milioi euro inguruz murriztu daitezke....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016