Hegoaldean | 2025eko Urriaren 09a

Desazkunde turistikoa helburu

Gero eta gehiago dira turismoak sobera leku hartzen duela dioten elkarte eta eragileak. Arazo horri buru egin nahiz, Desazkunde Turistikoaren aldeko Euskal Herriko Topaketak eginen dituzte Donostian, urriaren 24 eta 25ean.

“Bizilagunekin” deitu plataformak ohartarazi duenaren arabera, Euskal Herriko hiri, herri eta eskualdeen turistifikatzeari arrasta eman nahi dioten norbanakoen eta taldeen topaketak izanen dira, eta helburu hauek ukanen dituzte: turistifikazioak kezkatzen dituen...

Hegoaldean | 2025eko Urriaren 09a

Palestinaren aldeko lanuzteak urriaren 15ean

LAB, CCOO, UGT, ESK, Steilas, CGT, Etxalde eta Hiru sindikatuek lanuzte orokorrak antolatu dituzte urriaren 15erako. Mobilizazio honekin Gazako genozidioa salatuko dute eta erakunde publikoei eta enpresei galdeginen diete Israelekin dituzte harreman komertzial guziak ezezta ditzatela. ELAk ere mobilizatzera deitu du egun bererako, baina bertze zortzi sindikatuetatik aparte.

Lanuzte bakoitzak hiru oren iraunen du eta hiru lan-alditan eginen dira: (03:00-06:00, 11:00-14:00 eta 17:00...

Hegoaldean | 2025eko Urriaren 09a

Angula arrantzarik ez 2025-26an

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2025-2026 kanpaina denboran egitekoa zen angularen arrantza ezeztatzea erabaki du, aingiraren egoera “kritikoa” omen delako, espezie hori Euskal Herrian "muga biologiko seguruetatik kanpo" baitago.

Saileko ordezkariek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Angula arrantzarien Elkarteko kideekin bilkura egin dute urriaren 3an erabaki horren berri emateko. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza...

Hegoaldean | 2025eko Urriaren 09a

CAFeko langileen lanuztea

Azken asteetan kritika franko heltzen zaizkio Beasaingo CAF enpresari, Palestinako lurralde okupatuetan aurkitzen den Ekialdeko Jerusalemen eraikitzen ari den tranbia dela kausa. Adibidez, Nazio Batuen Erakundeak Israelek palestinarrei ebatsi dizkien lurretan lan egiten duten enpresen zerrendan sartu du Gipuzkoako konpainia. Joan den astean Espainiako Gobernuko Kontsumo Ministerioak jakinarazi zuen ikerketa abiatuko duela CAFi buruz. Ekain hondarrean, berriz, Francesca Albanese NBEren...

Hegoaldean | 2025eko Urriaren 09a

Manifestaldi jendetsuak Global Sumud Flotillaren kontrako erasoa salatzeko

Urriaren 2an, Israelgo Armadak Gazara laguntza humanitarioa eramaten zuten 40 bat ontzi geldiarazi dituen egunean, Hego Euskal Herrian milaka herritar karrikara atera dira egitate hori eta Israel Gazan egiten ari den genozidioa salatzeko. Giza eskubideak zaintzea eta Palestinako Estatua aitortzea galdegin dute manifestariek.

Goizean ikasleen sindikatuek deitu mobilizazioak izan dira, eta arratsaldean Gazarako Mugimendu Globala Euskal Herria kolektiboak sustaturik egin dira protestak...

Hegoaldean | 2025eko Urriaren 09a

Auzapez aldaketa Donostian

Eneko Goiak (EAJ) jakinarazi du Donostiako auzapez karga utziko duela urriaren 16an, 10 urtez Gipuzkoako hiri nagusiaren buru egon ondoan. Honela azaldu du bere erabakia: “Aspaldian hartutako erabakia da, ona baita hasiera eta amaiera duten zikloak egotea”.

Eneko Goiak 2015ean hartu zuen kargua. EAJk bozen %29,65 bildu eta PSE-EErekin gobernu ituna sinatu zuen. Horri esker, alderdi jeltzaleak Udaleko agintea berreskuratu zuen, kasik hiru hamarkadaren ondotik. Geroztik, hiru...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016