Hegoaldean | 2025eko Urriaren 02a

Euskara larrialditik ateratzeko Ituna

Euskalgintzaren Kontseiluak deiturik, euskararen normalizazioa eta biziberritze prozesua “moteldu” eta euskal hiztun komunitatea “larrialdi linguistikoan” dela salatu du Batuz Aldatu dinamikak, 113 sinatzaileren sustenguarekin, joan den ostiralean Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan. Ekitaldi horretan “pizkunde berria” ekar lezakeen Itun Soziopolitiko berria aurkeztu dute, “adostasun soziala oinarri”.

Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak...

Hegoaldean | 2025eko Urriaren 02a

Urte erdi bete greban

Sei hilabete oso daramazkiete lana utzirik Gasteizko Herriko baratzezainek, aitzin-pausorik gabe eta manifestaldi handi baten esperoan. Herriko baratzezainen eskakizunak dira dagokien hitzarmen berezia eskuratzea, hilabetesarien goratzea eta lan-baldintza duinen erdiestea.

Gasteizko baratzezainek joan den martxoaren 26an hasi zuten greba. Herriko Etxeak Enviser izena duen enpresari eman dio baratzeen eta baratzezainen zerbitzuen kudeaketa. ELA, ESK eta LAB sindikatuek sustengatzen...

Hegoaldean | 2025eko Urriaren 02a

Elkarrek Igartza beka uzten

“Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren testuinguruan,Elkar argitaletxeakerabaki du Beasaingo Udalak,CAFek eta argitaletxeak berak antolatzen duten Igartza bekarekin ez segitzea, etabeka bertan behera geratuko da”.Hitzon bidez jakinarazi duElkar argitaletxeakez duela idazle gazteak laguntzeko Igartza beka segiaraziko.

Elkar argitaletxearen erabakia Saioa Alkaiza bertsolari eta idazle nafarrak aurtengoIgartza sariariukoegin eta hamar egunera jin da.“Palestinar herriaren...

Hegoaldean | 2025eko Urriaren 02a

Euskal miniserie noirra

Zeru ahoak. Estoldek irensten dutena Koldo Almandoz donostiar zine zuzendariak ekoitzi duen azken telesaila da. “Euskal noir” delako polizia eta thriller giroko eleberri ala telesailen azpigeneroan kokatzen da eta aurtengo Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean erakutsia izan da, lehiaketatik kanpo.

Zeru ahoak Bilbon kokatzen da eta lau kapituluz osatua da. Aktore dira Nagore Aranburu, Joxean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Ramón Agirre,...

Orotarik | 2025eko Urriaren 02a

Kukumarro

Gatza

Gatz hitza Euskal Herri osoan ezagutzen den hitza da izan dadin gatz xehe ala gatz larri. Ez da besterik salbu Ezkurran han katza ere erraiten baita. Jean Baptiste Orpustan dago gatz hitzak ez ote duen loturarik ikatz eta inkatz-arekin. Ez nakike. Baina gatz hitza zaharra da ezen 1025. urtean ageri da.

Itsasotik edo lurretik idokitzen den oinarrizko elementu honek bere izena eman du gatza...

Gogoa hazi | 2025eko Urriaren 02a

Goazen berriz ORRIAra…

Buruilean, sartzearekin, aurten ere, Orriako beilaren deiari erantzun diogu.

Orriara heltzeko norberaren urratsak, nolanahikoa izanagatik ere, oinezko ala beribilezko, badu bere merezimendua. Eguneroko zereginak alde bat utzi eta joan. Egun oso bat eman Jainkoari edo bederen bakoitzak berea duen otoitzari edo bilaketari. Aspaldiko ohidurari jarraikiz, beilak lehenik oinezkoa behar luke eta taldean. Hortik jarraikian bizitzen den eukaristiak badu bestelako...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016