Gogoa hazi | 2025eko Urriaren 16a

Haurreri buruzko sexu indarkeriak: Arriskuak guneen arabera

Joan den irailaren 4ko astekarian hasi gira Joanna Smith psikologoak 2024an argitaratu liburuaren aztertzen ("Protéger son enfant des violences sexuelles" (Ed. Dunod). Segitzen dugu irakurketa berarekin. Psikologoak honela ebaluatzen ditu arriskuak guneen arabera.

Familia. Intzestua haurrek jasaiten dituzten sexu-indarkerien herena da, eta kasuen kasik erdietan, intzestu egitateak familiak ikusita eta jakinda gertatzen dira. Familia da, beraz, haurraren mugak...

Orotarik | 2025eko Urriaren 16a

Haziak idazle

Laiaren ahizpa

Duela aspaldi, itsasargi batean bizi zen neska bat, Laia izenekoa. Hamalau urte zituen, ez zituen inoiz bere burasoak ezagutu eta bakarrik handitu zen itsasargi horretan. Arrats batez Laiak itsasontzi bat ikusi zuen bere leihotik. Biharamunean, egunkaria irakurtzen ari zenean bere ordenagailuan, artikulu bat irakurri zuen: “Atzo Maitena izeneko neska desagertu da, 14 urte zituen eta maiatzaren 5ean sortu zen.” Laia...

Orotarik | 2025eko Urriaren 16a

Itsas bazterretik

Urruñako gazte gunearen bisita Omiasainduko oporrak aitzin

Irailaren 29an, astelehenez, bazkaltzeko pausan, Urruñako Gazteria zerbitzuko arduradunak diren Julen, Eñaut eta Andoni hurbildu dira Urruñako ikasleekin trukatzeko.

Lehen saioan, kolegioko seigarren eta bosgarrenekin bildu dira eta ondotik, laugarren eta hirugarrenekoekin.

Saio horietan, haien burua aurkeztu dute, Urruñan Kirol zerbitzua eta Gazte gunea nun...

Ba ote dakixu? | 2025eko Urriaren 16a

Nazio Batuen Erakundearen sortzea (2/2)

1945eko otsailean, Yaltako konferentzian, “Hiru Handiek” (Estatu-Batuak, Sobietar Batasuna, Erresuma Handia) nazioarteko erakunde berriaren antolaketa finkatu zuten.

Euskal diaspora | 2025eko Urriaren 16a

John eta Jenny Ysursa, eta Parise, Paue, Valladolid eta Shangaiko berri

CHINO, KALIFORNIA. Chinoko Euskal Etxeak bere “Bizi Emankorra” saria emanen die heldu den astean, urriaren 25ean, Estatu Batuetako azken hamarkadetako euskalgintzan, frangotan isilean eta xinaurri lana eginez, eragin handienetarik ukan duen bikote bati: Jenny (Petrissans) eta John Ysursari. Bizi oso batean euskal kulturaren eta euskal komunitatearen alde egin lana saritzen du Bizi Emankorra sariak, eta jasotzeko merezimenduak ez zaizkio egiaz batere falta, “gaztea”...

Mundu zabalean | 2025eko Urriaren 09a

Gerla gelditzeko Trumpen proposamena

Gerla "bururaino" eramaiteko beti deliberatua delarik, Israel ez da sekulan orain bezainbat isolatua izan nazioartean. Sufrimendua ezin gelditua da Gazan eta Zisjordanian eta ihardukitzeak biderkatzen ari dira Nazio Batuetan bai eta mundu guziko herritarren partetik. Israelen betiko sustengatzaile indartsuak diren Estatu Batuetako agintari nagusietatik etorri den bake proposamena gauzagarri ote da?


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016