Orotarik | 2025eko Azaroaren 06a

Haziak mintzo

Sagar jusa

Joan den astean, Abadiako eremuan, Hendaiako gune babestuan (kontserbatze sagardian), sagar biltzean ari izan gara CP eta CE1eko ikasleekin.

Ehundik gora sagar barietate (Rosalia, udare-sagar,...) eta berrogeita hamar bat gereziondo mota (Xapata, Itsasuko gerezibeltza,...) dira sagardia horretan.

Lurrera erori ziren sagarrak bildu ondoren, ikasleek urean garbitu dituzte eta tresna batean botatu,...

Ba ote dakixu? | 2025eko Azaroaren 06a

Gizarte segurantzaren sortzea (3/3)

1945eko uztailaren 31n, Aholku Biltzarrak (zeinetan Georges Buisson sozialista izan zen proiektuko txostengilea) “Gizarte segurantzaren” proiektuaren alde bozkatu zuen, 194 boz alde eta 84 abstentzio. CFTC eta MRP-ko ordezkariak ziren abstenitu, kutxa bakarraren kontra baitziren eta CGTko influentziaz, sistema berrian, beldur baitziren.

Euskal diaspora | 2025eko Azaroaren 06a

Elgarretaratze ederra Tandileko Euskal Astea 2025, Argentina, Uruguai eta EHko lagunekin

TANDIL, ARGENTINA. Euskal elgarretaratze eta besta ederra ospatu du urriaren 26tik azaroaren 2ra, igandetik igandera, Argentinako euskal komunitateak, Tandileko Gure Txokoa Euskal Etxea antolatzaile. Lan frango egin dute iragan urte osoan programa erakargarri eta parte-hartzailea eraikitzen, eta berrikuntzak sartu dituzte, pario polita eginez inertzieri gaina hartu eta urrats berrien emateko euskal argentinar kultura eta moldeen aitzinarazten. Argentina eta Uruguai osoko...

Mundu zabalean | 2025eko Urriaren 30a

Mendietako trail lasterketak

Urtez urte trail deitu mendi lasterketek nazioartean arrakasta ukaezina dute. Praktika horrek munduko hainbat lekutan ondorio ekologikoa ukan lezake. Lasterkari gehiago eta mendi xendrak kaltetuago izaiteko arriskuan dira. Edozein kiroletan bezala, mendi-lasterketak praktikatzeko molde errespetagarrian egin behar direla aipatzen da.

Hegoaldean | 2025eko Urriaren 30a

Danok Oteiza

1908ko urriaren 21ean sortu zen Jorge Oteiza eskultorea. Urteburu hori baliatu du artistaren izena daraman Fundazioak “Danok Oteiza” komunitate berria aurkezteko, Altzuzako museoan. Sortzailearen inguruan pertsonak eta erakundeak elkartzea izanen da elkarte berriaren xedea, Altzuzako Museoan jadanikburutzen diren jarduera eta ekintzen osagarri gisa.

Ekimenaren lehen urratsa izan da Oteiza, 14 apostolu ikus-entzunezkoaren aurkezpena. Lan hau Oskar Alegriak sortua eta...

Hegoaldean | 2025eko Urriaren 30a

Euskara eskakizun gutiago Lan Eskaintza Publikoetan

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du 113 lanpostuko 13 LEP (Lan Eskaintza Publiko) berri martxan ezarriko dituela heldu diren egunetan eta euskara-eskakizunetan aldaketak izanen direla horietan. Aldaketak, ordea, ez dira euskararen onetan izanen. Alabaina, lanpostuen %34tan hizkuntza-eskakizunaren nahitaezko izaera gibelatuko da eta “denbora” eta “bitartekoak” emanen omen dituzte egiaztatu ahal izateko. Foru Aldundiaren erabaki hau epaitegiek eman dituzten azken ebazpenen ondorioa...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016