Euskal diaspora | 2025eko Azaroaren 13a
PARISE. Eusko Jaurlaritzaren Pariseko Ordezkaritzak eta Pariseko Euskal Etxeak ekitaldi berezi batera deitu dute heldu den asteartean, azaroaren 18an, frantses hiriburuan, Pradales lehendakaria ere bertan, euskal diaspora munduan solasgai, eta zintzur bustitzea eginik, Pariseko Euskal Etxearen egoitzan. Euskara eta euskal kultura munduan hedatzea helburu duen Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurrenaren karietara, Nazioarteko Kongresu bat eginen da azaroaren 19 eta 20an...
Mundu zabalean | 2025eko Azaroaren 06a
Urriaren 26an, Argentinako hauteskundeak irabazi ditu Javier Milei populistak. Populisten eta eskuin muturraren azkartzearekin eskuineko alderdiak gogortzen ari dira munduko eskualde anitzetan. Faxismoaren kontrako azken gerla mundialetik arrunt ahuldurik eta bazterturik atera zen eskuin muturra berrindarturik agertzen da azken hamarkada hauetan. Zergatik ote?
Hegoaldean | 2025eko Azaroaren 06a
Kongresuan, omenaldia egin zaie Jon Paredes Txikiri eta Angel Otaegiri, 1975eko irailaren 27an fusilatu bi etakideei. Mende erdia iragan da frankistek fusilatu zituztenetik, Francisco Franco diktadorea hil baino bi hilabete lehenago. Omenaldian, 1975eko irailean fusilatutako bost pertsonak gogoratuak izan dira: Jose Humberto Baena Alonso (24 urte), Jose Luis Sanchez Bravo Solla (19 urte), Ramon Garcia Sanz (27 urte), Jon Paredes Txiki (21 urte) eta Angel Otaegi (33 urte). Guardia Zibilak...
Hegoaldean | 2025eko Azaroaren 06a
Euskal Herriko jendartearen zati handi bat erabakitzeko eskubidearen alde agertu da. Naziometroaren arabera ikusmolde hori azken bost urte auetan sustraitu da. Euskal Burujabetzaren barometroaren emaitzak eta ondorioak, urriaren 27an Bilboko Euskal Herriko Unibertsitatean plazaratuak izan dira.
Malen Dominguez Zabala eta Arkaitz Fullaondo Zapatarietxe, Telesforo Monzon Labeko ordezkariek, emaitzak aztertu dituzte. “Zein bilakaera izan du euskal jendarteak azken 5...
Hegoaldean | 2025eko Azaroaren 06a
Denis Itsaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak Eusko Legebiltzarrean adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak alokairuko bizitokien egungo parkea hirukoiztuko du. Jadanik diren 65 eraikin publikoren gainean bi solairu eraikiko dira. Sailburuaren erranetan, ekimen horri esker 65 eraikinetan 2.000 bizitoki berri sortuko dira, lur-eremurik erabili gabe eta hirigintza-plangintza aldatu gabe. Alokairuko etxebizitza publikoen galdea gero eta handiagoari ahalik eta lasterrenik erantzuteko neurria...
Hegoaldean | 2025eko Azaroaren 06a
Gazatik etorri haurrentzat Euskal Autonomiak osasun-arreta antolatu du. Bosgarren aldia da Euskal Erkidegoan horrelako operazioa egiten dela. Arreta egiten ari diren osasun profesionalek lehen balorazioaren berri eman dute, bostak osasun-egoera egonkorrean direla jakinarazia izan da, 5 eta 9 urte arteko haurrak dira. Horietatik hiru ospitaleratuak izan dira. Adin ttipiko horietako bi Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean artatzen ari dira, beste bi Donostiako Unibertsitate Ospitalean, beste...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016