Hegoaldean | 2025eko Azaroaren 13a

60. Behobia-Donostia

Behobia-Donostia lasterketaren 60. aldia irabazi zuten Raul Celadak eta Katherine Ruth Tisalemak joan den azaroaren 9an. Bestalde, Iraitz Arrospide eta Maite Arraiza izan ziren euskal herritar azkarrenak. Sekulan baino emazte gehiago ari izan ziren aurtengo Behobia-Donostia herri lasterketan.

...

Orotarik | 2025eko Azaroaren 13a

Kukumarro

Apatia

Euskaraz Apatia, Aphat eta bestalde Aphatie, Abadie, Dabadie izenak aipatu nahi nituzke. Horiek guziak anitz erabiliak izan dira Pirinio inguruan bereziki, Ipar Euskal Herrian eta Biarnon. Aphatie izena frantsesez ere ezaguna da, erdaraz Zuberoako mintzatzeko manera ez baitu arras galdu izen hortako berriemaile batek. Aphatie da deitzen eta ez Apathie. Erran gabe doa ez dela...

Gogoa hazi | 2025eko Azaroaren 13a

Errexiñolarena

Azaroa, usoak eta lertsunak bidaiaz saldoan badoaz hegoaldera. Erresiñola aldiz, agorrilaz geroztik, Senegalera joana zaigu. Behatzaileen kalkuluek diote, Europan, %90ez ttikitu dela xori hauen kopurua. Eta badakigu zergatik. Hurrengo urteetan, araiz, gure bilobek ukanen dute xoriaren entzuteko grazia. Zer litzateke euskal kantua erresiñolarik gabe? Xoririk gabe? Non eta norekin uste duzu ikasi zutela kantuz gure a capella kantariek, Barkoxeko Maddik, Baigorriko...

Orotarik | 2025eko Azaroaren 13a

Haziak mintzo

Kantore eta müsika Altzaiko eskolan

Maskaradatik landa igaran urtean, aurten deliberatü dügü kantore eta müsikaren üngürüan lan egitea urte güzian. Hala nola hasi gira lehen garai hontan, lan egiten Mauleko müsika eskolarekin. Soizic erakaslea, lau aldiz izan da gure eskolan.

Harekin, atelier desberdinak jarraiki dütügü: lehenik, hiru müsika tresna familien ezagütza egin dügü: haize tresnak,...

Orotarik | 2025eko Azaroaren 13a

Itsas bazterretik

"Korrika doan basoa" laugarreneko ikasleendako

Urriak 3, ostiral arratsaldez laugarren guziak Urruñan aurkitzen den Bixikenia lursaila bisitatzera joan dira, “korrika egiten duen basoa” elkartearen lana ikusteko.

Gaur egungo aldaketa klimatikoa apaltzeko eta laborantzaren aldeko ekintza ikusteko parada ukan dute.

Bertan azaldua izan zaie baratze-basoaren funtzionamendua eta gero taldeka elementu berezi batzuen bila joan...

Ba ote dakixu? | 2025eko Azaroaren 13a

Robert Badinter (1/3)

1928ko lehen egunetan, Charlotte Badinter (Chifra Rosenberg bere sortze izenaz), haur beharretan zena, Pariseko 16. arrondizamenduko polizia etxera heldu zelarik paper zenbait berreskuratzeko (familia justu naturalizatua izan baitzen), komisarioak Badinter anderearen sabel borobila ikusi zuelarik, hitz hauek erran zizkion: “Errepublikari zerbitza diezaioke”. Ez zen nahigabetua izan.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016