Hegoaldean | 2025eko Azaroaren 06a
Hegalaburraren itsasoan atunaren gizentzeko esperimentazioa egiten ari dira, Getariako (Gipuzkoa) itsas bazterretik 3,7 milatara. Kataluniako enpresa batek du proiektua kudeatzen. Jadanik Katalunian esperimentazio bera egiten ari da.
Itsas bazterretik 3,7 miletara sare zepo zirkularra ezarria izan da, behar bezala loturik itsas bortitzei ihardukitzeko. Zepoaren barnean 75 atun bizirik gizentzen ezarriak izan dira, arrantzatzean zituzten bana beste 80 kilotik 100 kiloz goiti...
Hegoaldean | 2025eko Azaroaren 06a
“Donostiak gourmet hiriaren irudia saltzen du, baina iruzurra da, eliteko turismoa masifikatu baita”. Horrela dio Santopadre kazetari italiarrak Berria astekarian egin elkarrizketan. Donostia turistifikazioaren eraginez nola aldatu den aztertu eta “plastikozko hiri bihurtu dela” ondorioztatu du. Donostiako turistifikazioaren kontrako borroka izan du hizpide “La rivolta nella città di plastica”...
Hegoaldean | 2025eko Azaroaren 06a
Bederatzi abesbatzek eta bost ahots taldek berriki iragan Gipuzkoako lehiaketaren 56. edizioan kantu erlijioso eta profanoak interpretatu dituzte. Leidor antzokiak Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren 56. edizioa errezibitu du. Lau egunez, orotarat sei emanaldi egon dira. Abesbatza koruak 17 eta 40 kide artekoak dira, polifonia eta folklore modalitateetan kantatzen dute. Ahots-taldeak berriz, 4 eta 16 kide artekoak dira eta musika erlijioso eta profanoa jorratzen dute. Besteak beste...
Hegoaldean | 2025eko Azaroaren 06a
Oroitaraz dezagun Euskal Erkidegoak zerga guziak biltzen dituela, gero kuotaren bidez espainiar estatuari ematen dio beregain dituen gastuen partea (Defentsa eta Kanpo Gaiak). Euskal Autonomia Erkidegoak estimatu du 2026an Espainiako estatuari 1.532 milioi euro ordaindu beharko dizkiola, 2025ean baino %2,9 gehiago. Aurten guzira 1.407 milioi euro ordaindu ditu, baina berrikitan argitaratu...
Orotarik | 2025eko Azaroaren 06a
Askaria
Leku batetik bestera kanbiatzen dira janaria hartzeko otorduak, goizean, eguerdi inguruan, arratsalde erdian eta iluntzean. Gero eta berantago hartuak izaten dira nik uste. Konparazione aspaldi handian ez zen arraro afaria bostetan edo seietan hartzea, orain aldiz zortzietan edo hamarretan. Bestalde, lan dorpea egiten zutenek frankotan janari bat gehiago bazuten. Eta arratsaldekoa martxotik agorrila arte hartzen zen eta ez neguan,...
Gogoa hazi | 2025eko Azaroaren 06a
Urtero entzuten dugu “Dohatsuak” ebanjelioko pasartea.Zoriontsu erran nahi du lasaitasun eta bake sentimenduan sartzen girela barneko ilundura guziak kasaturik. “Zorionekoak bake artisauak,Jainkoaren seme deituko dira” pasarte horrek hunkitzen gaitu gehienik. Munduan gerla mehatxu indarkeria mota guziak deblauki agertzen eta erraiten diren memento hauetan nola ihardoki? Meditazione hunen bidez bide batzu ikertzen ahal genituzke:
Bakearen “artisauak”, lehen zentzuan,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016