Hegoaldean | 2025eko Irailaren 25a
EH Bilduk konferentzia politikoa egin du irailaren 20an, Donostiako Tabakaleran. Arnaldo Otegi koalizioaren idazkari nagusiak adierazi du entzute eta eztabaida proiektu “kolektibo handi bat” ezarriko dutela martxan heldu diren hilabeteetan. Ekimenaren helburua izanen da bide orri bat plantan ezartzea oraingo “garai historikoari” erantzuteko.
Munduan bezala Euskal Herrian ere eraldaketa sakonak gertatzen ari dira ekonomia, sozial, teknologia eta ekologia mailetan, EH Bilduk...
Mundu zabalean | 2025eko Irailaren 25a
Joan den uztailaren 12an, Kaledonia Berriko tendentzia politiko ezberdinen artean adostu den Bougivaleko akordioarekin ez dira fida FLNKSko kanakiarrak. Buruilaren 15ean bildu den Kaledonia Berriko Kongresuan Probintzietako hauteskundeen gibelatzea bozkatua izan da nahiz eta FLNKSko ordezkariak kontra izan. Onartzen ez duten akordioa bideratzeko lehen urratsa ditaikeela pentsatzen dute kanakiar abertzaleek.
Orotarik | 2025eko Irailaren 25a
Ganbararen sekretua
Egun on! Ni Maika deitzen naiz. Nire aitarekin itsasontzi batean bizi ginen zeren eta nere aitak itsas komertzioa egiten baitzuen. Bainan egun batez…
“Maika! Zato otoi! - dio aitak.
- Zer da? - galdegin nion arribatu eta.
- Nire lana galdu dut. Barkaidazu, maitia”
Gero han bizi nintzen, Ainhoako bazterrean. Eskola etxean egiten nuen itsasontzian bezala. Nire ganbarako oihalek itsasontzi...
Orotarik | 2025eko Irailaren 25a
Besteen sartzea biharamunean egina izan da
Irailaren 2an, asteartez, txirrina jo duelarik, 268 ikasleak kanpoko eremuan ziren. Alde batetik, seigarreneko ikasleak haien kurtsoetara joateko prest ziren. Bestalde, bost, lau eta hirugarreneko ikasleak kanpoko eremuan prest ziren haien sartzea egiteko. Zuzendaria den Eneko Irigoyenen hitzaren ondotik, irakasle arduradunek haien ikasleak deitu dituzte. Bi orduz, haiekin egon dira aurtengo...
Ba ote dakixu? | 2025eko Irailaren 25a
1939ko agorrilaren 3an, Albert Einstein-ek Roosevelt presidenteari gutun bat idatzi zion, gizadiaren historia kanbiatuko zuten hitz hauekin: “Azken lau hilabete hauetan, Joliot-en (Frantzian) eta Fermi eta Szilard-en (Amerikan) laneri esker, erreakzio nuklear kate baten eragitea, uranio kantitate handiarekin, posible bilakatu da.” Roosevelt-ek kasu guti egin zuen fisikari famatuaren hitzei baina Pearl Harbor-en aurkako erasoak bere ikusmoldea kanbiarazi zuen.
Euskal diaspora | 2025eko Irailaren 25a
BORDELE.
Hiriko Euskal Etxe eta euskaldunek, hirigune erdian Euskal Etxearen ondoan kokatzen den Euskaldunen Plaza estreinatu zela 40 urte bete izana ospatuko dute elgarretaratze eta gaualdi batez heldu den larunbatean. Ekitaldi berean, Euskal Etxeak 2025-2026 sasoiko bere kultur jarduera eta proposamenen hastapena ospatuko du, hainbat bazkide, lagun eta autoritateak gomitaturik, tartean Pierre Hurmic hiriko auzapeza. Madagaskar irlan jatorria duen (Pauline eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016