Orotarik | 2025eko Irailaren 18a

Kukumarro

Ihizia

Baditut lagunak ihiztari naizela erraiten didatenak, hots ihizin ari naizela. Egia da ihizin edo brakonergoan ibiltzen naizela bainan hitzen ondotik eta ez oihanetan edo landetan bizi diren egiazko ihiziak bildu nahian.

Gure bazterretan, ihizia hasten da usaian larrazkenean, legeak hala erranik. Ihizi hitzak bi erranahi badituela erran behar da. Lehenik, ihizin nabil eta orduan egiten dudan zerbait da,...

Gogoa hazi | 2025eko Irailaren 18a

Agur jaunak et(a) andreak

Laurogeita hamar urteak bete ditut iragan uztailean. Erretretaren adina hona non dukedan jina. Artikulu hau sail honetako azkena duket. Hain luzaz irakurri nautenak eskertzen ditut beren pazientziaz. Eskerrak oroz gainetik Jainko jaunari: bizi luze bat eman dit, frango betea, eta horrekin fedea, esperantzaz aberatsa. Haatik, zenbat nahi luzaturik ere, jende baten bizia laster doa, eta ber denboran arranguraz ere aberats da. Ene lau urteetan hasi zen munduko bigarren gerla handia, lazgarria....

Orotarik | 2025eko Irailaren 18a

Itsas bazterretik

Seigarrenen sartzea egina izan da

Irailaren 1ean, astelehenez, seigarreneko ikasleen sartzea iragan da gure kolegioan!

Kolegioko zuzendaria den Eneko Irigoyenen harreraren ondotik, irakasle arduradunek gelako ikasleak deitu dituzte eta haiekin goiza pasa dute gelaka: ordutegia, irakasleen izenak, barne araudia, kolegioaren bisita, kutxen gunea… deskubritu dituzte.

Anartean, burasoei kafetxo bat eskainia izan zaie, haien...

Orotarik | 2025eko Irailaren 18a

Haziak idazle

Amets gaiztoa

Neska ttipi bat bazen, Alba izenekoa. Bederatzi urte zituen. Arrats batean, film bat ikusten ari zen. Filma beldurgarria zen. Orduan, bere amak ohartarazi zion:

— “Joan ohera! Amets gaiztoak egingo dituzu!

— Ados...” esan zuen Albak, eta ohera joan zen. Berehala lokartu zen.

Amets batean, hondartza batean agertu zen. Urrunean itsasontzi bat ikusi zuen, baina ez zegoen oso ongi. Ttipia zen. Barku bat...

Ba ote dakixu? | 2025eko Irailaren 18a

Japoniar inperioaren kapitulazioa (¾)

Japoniarren defentsa errabiatua eta Aliatuen garaipenen kostua ikusiz, Birmaniatik Okinawara, amerikar buruzagiak beldurtu ziren. Estatu Batuetako armadaren argibide zerbitzuak 500.000 soldaduk haien bizia galduko zutela japoniarren inbasioa eramana bazen kalkulatu zuen.

Euskal diaspora | 2025eko Irailaren 18a

Mikeluneko “Orok Bat”, Zukan Ternuan, Amerikanuen bestak

SAINT PIERRE eta Mikeluneko “Orok Bat” dantza taldea aipatu genuen joan den astean, partaide izan baitziren irailaren 8an, Euskal Diasporaren Egunaren karietara Bizkaiko Markinan egin ekitaldi handian (frontoina jendez mukuru), Pradales lehendakaria buru, munduan barrena historian ibili diren eta egun ere ari diren pilotari eta zesta-puntarien omenaldi eta gorazarre hunkigarrian. Lehen aldizkoz dira jin, 65 urteko ibilbidean, Orok-ekoak, talde gisa Euskal Herrira....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016