Mundu zabalean | 2018ko Apirilaren 19a

Sirian misilak arma kimikoen kontra| Torturaren akusamendua Saudi Arabiako buruzagiaren kontra | Réunion ugarteko 2015 haur Creuserat deserrituak | Haur ohointzak Alemanian ere

Sirian misilak arma kimikoen kontra

Arma kimikoak erabili ditu Bachar al Assadek siriarren kontra joan den apirilaren 7an. Siriako giza eskubideen begirategiak jakitera eman zuen 50 presuna hilik utzi zituela gas kimikoen hedadurak, eta beste 500eko bat hats hersturetan. Douma hirian hedatu zuten gas hori, hain zuzen bi hilabete honetan tiroz eta hegazkin bonbaketez joa den Goutha deitu eremuan. Eraso kimiko horren ondoko zortzian, joan den ostiraletik larunbaterako gauean,...

Mundu zabalean | 2018ko Apirilaren 12a

Viktor Orbanen alderdia aitzinean Hungarian

Hungarian (Europa ekialdean, 10 milioi biztanleko estatua) deputatu bozak zituzten joan den igandean.

Mundu zabalean | 2018ko Apirilaren 12a

Iruzur fiskalaren sokatira Europan

Isiltasuna nagusi da beti Europa mailan iruzur fiskalaren kasuan, hala ere elementu batzuk argira ateratzen dira noiztenka.

Mundu zabalean | 2018ko Apirilaren 12a

Frantziako gobernua pintxetekin ihes fiskalaren kontra

Iruzur fiskalaren kontrako plan berri bat aurkeztu zuen frantses gobernuak martxo hondarrean.

Mundu zabalean | 2018ko Apirilaren 12a

510 presuna karrikan hilak Frantzian iaz

Apiril honen lauean "Morts de la rue" kolektiboak omenaldi bat eskaini zuen Parisen, joan den urtean karrikan hilik aurkituak izan diren 510 presunak gogoan.

Mundu zabalean | 2018ko Apirilaren 05a

Alemania 82,8 milioi biztanle dituen estatu federala

Behako bat aste honetako HERRIAn Alemaniari, zergatik ez? Angela Merkelek laugarren aldikoz kantzilergoa eskutan hartzen du, bi marka hausten ditu, sekulan ez baita Alemaniaren buruzagitzan emazte bat hainbeste denbora egon batetik, eta bestetik 1980az geroztik kargudun bihi bat ez baita Merkel bezain luzaz kantziler egon.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016