Mundu zabalean | 2018ko Urriaren 18a

Mundu Zabalean

Alemaniako Baviera beti eskuin

Joan den igandeko lurralde bozetan hamar puntu galdurik ere CSU alderdia bozkatuena izan da Alemaniako Bavieran, eta orohar, eskuina jaun eta jabe atera da. Parte hartzeak 8,8 puntuko emendioa ezagutu du 2013ko bozekin parekatu eta. CSU (kristau sozialen batasuna) 1954az geroz lurraldea gobernatzen duenak bozen %37,25ekin 85 deputatu ditu (-16). Bigarren izaiterat pasatu da Grënen (Berdeak) alderdia, bozen %17,55 eta 38 deputaturekin. FW (bozemaile...

Mundu zabalean | 2018ko Urriaren 11a

Quebec: nortasun irekia ala hetsia?

50 urte betetzen dira asteazken honetan sortu zela Parti Québécois alderdi abertzalea. Ordea, urri honen leheneko deputatu hauteskundeetan, %17a doi doia gainditurik 9 deputaturekin aurkitzen da PQ alderdia, sortu eta lehen bozketan baino emaitza apalagoarekin. Mende erdi horri begirada bat emaitera saiatzen gara.

Quebec 2018

Kanada federazioaren barnean den estatu bat da Quebec, zortzi milioi pasa biztanle dituena eta hizkuntza ofizial bat bakarra duena, frantsesa...

Mundu zabalean | 2018ko Urriaren 04a

Mundu Zabalean

Bretainia bostak bat

Cotes d'Armor (22), Finistère (29), Ile et Vilaine (35), eta Morbihan (56) lau departamenduek osatzen dute gaur egun Bretainia lurraldea: baina 1970 urtez geroztik abiatua da Bretainia bateratzearen oldea, goiko lauei Loire-Atlantique (44) gehituz, Nantes bere hiri nagusiarekin. Azkenik joan den larunbatean 4000 presuna bildu ziren Nantes hirian eskakizun hori banderoletan handi handia emanik.

Nantes-Naoned Bretainiako hiri nagusi historikoa

...

Mundu zabalean | 2018ko Irailaren 20a

Gaztigurik ez herioa zabaltzen duten arma industrientzat

Arma industria, hara eremu bat biziki nekez izartzen ahal dena, eta aitzina doana eritzi publikoez inoiz axolatu gabe. Alta joan den martxoan Yougov etxeak burutu aburu ikerketak argi baino argiago erakutsia du Frantziako eritzi publikoaren gehiengo nasaia armak saltzearen kontra dela, guziz baliatuak direlarik jende zibilaren kontra. Hain zuzen hiru urte beteak dituen Yemengo gerlan gertatzen dena. Frantsesen %74ak ezin onetsia dauka Frantziak Saudi Arabiari armak saltzea, gisa berean %71k...

Mundu zabalean | 2018ko Irailaren 13a

Mundu Zabalean

Greziak lehen aldapa gainditua

Greziako buruzagiak baikortasuna predikatzen hasiak dira joan den uda hasieraz geroztik. Alexis Tsipras-en gobernuak handizki jakinarazi du ateka gaixtotik ateratzen hasia dela Grezia. Hiru elementu azpimarratzen ditu aitorpen horren berme. Langabezia serioski apaltzen hasia dela: %29raino hupatua zelarik aspaldiko hilabetetan, orain %21,5etara jautsia dela. Bigarrenik, Greziaren osasun ekonomikoaren nota B+eraino hupatu dutela nazioarteko...

Mundu zabalean | 2018ko Irailaren 06a

Mundu Zabalean

Eskola sartzea

Joan den astelehenean ikasturte berria abiatu duten ikasleak 12,4 milioi dira frantses estatuan. Horien erditsua ama eskola eta lehen mailekoetan, 3,37 milioi nerabe kolegioetan, eta 2,28 milioi gazte lizeoetan bigarrenetik haste. Horien artean kokatzen dira 441.500 enbalditu ekarriak. Gaztetan badira ere 270.000 aprendizgoan hasi direnak. Ikasle eta aprendizen hartzeko 62.250 ikastegik ateak ireki zituzten. Ikasle eta aprendiz horien eskolatzeko gobernuak 881.400...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016