Mundu zabalean | 2018ko Ekainaren 14a
Akitania Berriak ikerketa bat eginarazi du lur guziak jasaiten duen klima beroketak hemen zer kanore duen usnatzeko. "Aclima terra" ikertaldeari manatu dio miaketa lana. Honek 370 adituren artean bildu emaitzetan bermatzen den bilduma bat plazaratu du. Hor ateratzen da azken ehun urtetan klima 1,4ez berotu dela. Baina ohartu dira beroketa ez dela izari berekoa kanpaina gunetan eta betoneztatuak diren hiri plazetan. Eguzkiak landare berdeak hunkitzen...
Mundu zabalean | 2018ko Ekainaren 07a
Joan den ostegunean hetsi zituen ateak Whirlpool lantegiak Amiens hirian (80dep). Bertan ari ziren 280 langileetatik 180ek beste enpresa batetan lana hartu dute biharamunean, baina Whirlpoolen bastiza hartan berean. WN deitzen da enpresa berria, Nicolas Decayeux izeneko enpresaburu batek muntatu duena. Whirlpoolen ari ziren 100 langileren erdiak erretreta hartu du, berrogeitsu batek 18 hilabete iraunen duen formakuntza bat abiatu, eta dozena bat bere kontu eman da. Whirlpoolek Amiens-eko...
Mundu zabalean | 2018ko Ekainaren 01a
Aste honetan begiratuko diogu heldu den azaroaren 4an iraganen den erreferendumari. Azterketa horrek eramanen gaitu Frantzia eta Kaledonia Berriaren arteko loturetan lupa jartzera; baitira hor anitz berezitasun hexagonoan ametsetan ere inork pentsatuko ez dituenak. Analisi xehe horretatik atera daiteke erreferendumaren emaitzak, edozein izanik ere, ez duela inola oraingo egoera bitxia ihalozkatuko.
"Nahi duzuia Kaledonia Berriak soberania osoa eskura dezan,...
Mundu zabalean | 2018ko Maiatzaren 24a
Kaledonia berria hemendik eta 17.000 kilometrotan, hego Pazifikan kokatua den uhartedia da. Lurralde handia deitzen da uharte nagusia eta hortik 100 kilometro pasako distantzian, beste hiru uharte aurki daitezke "Leialtasun Uharteak" deituak. Lurralde horiek James Cook bidaikariak aurkitu zituen 1774an eta uharte nagusia Kaledonia Berria izendatu zuen, itsas bazterrek latinezko izen zaharra Kaledonia zuen Eskoziari egite zutela kausitu zuelako. Baina, lehenbiziko kanpotar Europarrak han...
Mundu zabalean | 2018ko Maiatzaren 17a
Laugarren aldia da Eric Petetin militante kristau- ekologista ospitale psikiatrikoan sarrarazia izan dela.
Mundu zabalean | 2018ko Maiatzaren 09a
Estatuko presondegietako zuzendaritzak jakitera eman duenez, aurtengo apirilaren 1-ean 70.367 preso badira Frantziako kartzeletan. Horien %3 emazteak dira. Badira ere 21.000 ez direnak oraino epaituak. Urte gutxi barne preso kopurua 10.000az hupatu da. Gero eta gehiago presondegi behar dela pentsatzen dutenek badute hor zenbaki bat prest presta, botere publikoei presondegi berrien egiteko. Presondegietako zuzendaritzak bere aldetik ez du zehazten zenbat...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016