Mundu zabalean | 2018ko Apirilaren 26a

Commonwealth elkargoa Londresen bildu | Libia barneko gerlaren itzalguneak

Commonwealth elkargoa Londresen bildu

Europa Batutik ateratzearekin, Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Ipar-Irlanda biltzen dituen Erresuma Batuko ekonomiak afera gehiago eginen ote du Commonwealth elkargoarekin? Alabaina, Commonwealth etiketaren pean 53 estatu biltzen dira, horietan laurden txiki bat erreinu Ingalaterrako Elisabeth II dutela haiek ere erregina. Guzien artean bi miliar eta erdi biztanle biltzen dituzte, hots hiru lurtiarretik bat. Inguru hain handiko elkargoaren...

Mundu zabalean | 2018ko Apirilaren 19a

Sirian misilak arma kimikoen kontra| Torturaren akusamendua Saudi Arabiako buruzagiaren kontra | Réunion ugarteko 2015 haur Creuserat deserrituak | Haur ohointzak Alemanian ere

Sirian misilak arma kimikoen kontra

Arma kimikoak erabili ditu Bachar al Assadek siriarren kontra joan den apirilaren 7an. Siriako giza eskubideen begirategiak jakitera eman zuen 50 presuna hilik utzi zituela gas kimikoen hedadurak, eta beste 500eko bat hats hersturetan. Douma hirian hedatu zuten gas hori, hain zuzen bi hilabete honetan tiroz eta hegazkin bonbaketez joa den Goutha deitu eremuan. Eraso kimiko horren ondoko zortzian, joan den ostiraletik larunbaterako gauean,...

Mundu zabalean | 2018ko Apirilaren 12a

Viktor Orbanen alderdia aitzinean Hungarian

Hungarian (Europa ekialdean, 10 milioi biztanleko estatua) deputatu bozak zituzten joan den igandean.

Mundu zabalean | 2018ko Apirilaren 12a

Iruzur fiskalaren sokatira Europan

Isiltasuna nagusi da beti Europa mailan iruzur fiskalaren kasuan, hala ere elementu batzuk argira ateratzen dira noiztenka.

Mundu zabalean | 2018ko Apirilaren 12a

Frantziako gobernua pintxetekin ihes fiskalaren kontra

Iruzur fiskalaren kontrako plan berri bat aurkeztu zuen frantses gobernuak martxo hondarrean.

Mundu zabalean | 2018ko Apirilaren 12a

510 presuna karrikan hilak Frantzian iaz

Apiril honen lauean "Morts de la rue" kolektiboak omenaldi bat eskaini zuen Parisen, joan den urtean karrikan hilik aurkituak izan diren 510 presunak gogoan.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016