Azalekoa | 2019ko Urtarrilaren 24a
Ez trabatzeko...Trebatu!
M.O.
Trebatu elkarte bat da, "Laborantzan Trebatzeko Gunea", ipar Euskal Herria eta Landes hegoaldea du bere lan eremua.
Trebatu elkarte bat da, "Laborantzan Trebatzeko Gunea", ipar Euskal Herria eta Landes hegoaldea du bere lan eremua. Bildu gira Daniel Barberarena presidentea eta Kattalin Sainte-Marie elkarteko langilearekin. Elkarte hau beste laborantza arloko egiturekin partaidetzan da: AFI, AFOG, EHLG, BLE, APFPB, Lurzaindia. Laborantza eraskaskuntzako CFPPA64 eta CFA, elkartasunezko ekonomia sozialeko CAE SCIC Interstices kooperatiba, Inter AMAP eta Euskal Elkargoa egitura publiko bezala.
Egoera baten konstatazioa
Gogoeta bat hasi zuten jakiteko zer egin gazteen instalatzeko, zerbait eskas zela jakinez. Segidarik ez zuten etxaldeen %7ak baizik zuela laborari bat atzemaiten, orain %23tan direlarik. Zenbaki horiek dira instalatzen diren Hors Cadre Familial-en kopuruak. Instalazio batzuk ez ziren beti ongi iragaiten, laborantza ere enpresa bat izanez. Ikusiz zer laborantza-sail hartzen duen plantatzen den gazteak, teknikaz gain, enpresa kudeaketan ezagutza bat ere izan behar duela azpimarratzen dute. Trebatu elkarteak senditu du eskas bat bazela arlo horretan bai eta ere laborantzetan segida hartzeko. Adibidetzat Baigorri-Garazi eskualdean gaur-egun 55 urte baino gehiago duten laborarietarik %45 segidarik gabe gelditzen dira. Daniel Barberenak erraiten zuen, ipar Euskal Herrian 12 urtez milako bat etxalde desagertu direla. Iholdiar laborariarentzat ofizioak eskatzen dituen lan baldintzak lehendanik aldatu direla zion. Langile munduan aipatzen delarik 35 oren astean egitea eragin bat baduela laborantza arloan zion, ofizio horrek eskatzen duelakoz aste buruetan lan egitea, astean anitz oren eraginez. Gehitzen zuen plantatu nahi duten %60ek ez dutela bakarrik hartu nahi etxalde bat. Lehen segida hartzen zela gogoetatu gabe ohidurak holakoak zirelako, aldiz orain etxalde bateko alaba edo semeak ez badu gosturik beste lanbide bat hartuko duela. Horren ondorioz ere dira etxaldeak segidarik gabe gelditzen.
Gazteak formatu laborantzarako
Konstatazio hori egin eta, Trebatu elkarteak pentsatu du gazte batek laborantzarako nahikaria izanez, aitzin esperientzia edo formakuntza bat ukan behar duela zuzenean laborantza batean lan eginez. Horrela ikasiko du ofizioa zer den bai eta ere edozein enpresetan bezala konduen atxikitzea, paperen betetzea... hots administrazio lanak ere kudeatzen ikasten du. Komertzializazioa ere landu behar du, Trebatuk eta bere barne diren elkarteek trebatzen denaren segipena eta laguntza segurtatzen dutela. Daniel Barberarenak azaltzen zuen gazte bat laguntzeko bete beharreko baldintzak zoin ziren: laborantzako formakuntza bat eta esperientzia behar ditu; sozial laguntzenganik irabazi bat, Enplegu Bulegokoa (Pole Emploi) langabezian direneri emaiten duen dirutza adibidez edo beste nunbait egiten dituen lan ordu batzuen lansaria. Horrez gain galdegina zaio 10 000€ ukaitea, diru zama hau ahantzu bat da, trebatuko duen aktibitatearendako lehen fresen ordaintzeko. Bestalde, Kattalin Sainte-Mariek, hautagaitza bat aurkezteko egin behar direnak azaldu ditu: txosten bat bete behar da, lehen harreman bat egiten da pertsona horrekin, etxaldea ezagutzeko parada emanez bai eta ere ikusteko motibazioa eta bere proiektua zer den.
Esperimentu etxaldeak
Trebatuk Sarrikota-Pian etxalde bat badu, bereziki baratzegintzan ikasten edo trebatzen ari direnak han ibilki dira. Orain beste etxalde bat badu elkarteak Baigorrin, hazkuntzan trebatzeko gunea izanen dena. Behar diren tresna guziak badira, hurbilduko den gaztea berehala lanean hasten ahalko da. Arditegia, jezteko tresna eta gasna egiteko gela (468 mÀ‚'²), borda eta aterbea (280 mÀ‚'²) eta mendiko borda (190 mÀ‚'²). Ekoizpen mota: ardi esnedun edo ahuntz hazkuntzarako trebagune egokia dela zioten elkarteko arduradunek. Etxalde hori ez da instalatzeko gune bat, trebatu ondotik pertsonak etxalde bat xerkatu beharko du. Interesatua denak bete beharreko baldintzak hauek dira: laborantzako diploma (BPREA, BTS...) ukan, hautatu saila eta esperientzia praktiko minimo bat ukan. Langabezia edo sozial laguntzak ukan, edo lan partzial bat, trebatze kontratuaren iraupen osoan eta aitzin aipatu bezala aktibitatea abiatzeko eskuarteko 10.000€ ukan eta kabala tropa. Hautagaitza txostena bete beharko du eta igorri berantenik otsailaren 10eko. Xehetasun gehiagorentzat edo etxaldea bisitatzeko, beharko du TREBATU elkartearekin harremanetan jarri deituz 06.49.43.49.42 edo idatziz t r e b a t u @ o u t l o o k. c o m. Hautagaitza pausatzeko idatzi beharko da: TREBATU elkartea À¢'€'" Haize Berri À¢'€'" 64120 IZURAAZME.











