Kostaldean | 2019ko Urtarrilaren 24a

Ziburuko Bixintxoak beti Ziburuko Bixintxoak!

Bi odolgi egile xapeldun, Marianne Dufraix eta Annie Jorajuria, beren aldean dituztela Jojo Aramburu besta-komiteko burulehena eta Guy Poulou auzapeza.
Bi%20odolgi%20egile%20xapeldun_%20Marianne%20Dufraix%20eta%20Annie%20Jorajuria_%20beren%20aldean%20dituztela%20Jojo%20Aramburu%20besta-komiteko%20burulehena%20eta%20Guy%20Poulou%20auzapeza.

Ziburun, herriko bestak, erran nahi baita beraz Bixintxoak, beti alegerak eta herrikoiak izaiten dira, aroak ez dituelarik laguntzen ere! Joan den asteburu hortan, ukan dute euri uhar ederrik bainan oro har xarmanki iragan dira. Salbu aurten ere pilota partidarik ez dela izan igande aratsaldean. Bestenaz, denak arras untsa joan dira, poteo eta beste! Igandean bazen segur mugimendu! Goizean, lasterkariak karriketan. Meza nagusi kartsu bat eta betiko aurreskua ondotik. Odolgi egileen xapelgoarentzat, jendea azkarki bildu da. Odolgi egileak baziren 26 orotarat. Ofiziokoetan xapeldun atera dira, biek pundutze ber-bera ardietsirik, Pascal Massonde eta Annie Jorajuria, amaturretan lehen Marianne Dufraix eta bigarren Thomas Ugarte. Bertsulariak ere polliki txalotuak izan dira, Xumai Murua eta Aitor Servier, bai eguerditan eta bai aratsaldean. Fandango lehiaketan berrogoita-zonbait gazte arizan dira xarmanki bainan aitzineko urtetan bezala biziki mutiko guti, sei bakarrik alabainan! Ttipienetan, bi bikote lehen, epai-mahaian zirenek ez baitituzte berexten ahal izan, Ilune Dufau eta June Pujos, Amaiur Fagoaga eta Laida Labadie. Handixagoetan, lehen Lilia Larralde eta Xalbat Corret. Handienetan, June eta Laida Etchegaray bi ahizpak. Usaian bezala, parte hartze ederra mus lehiaketan, Cathy jatetxean. Xapeldun, Janine Capdevielle eta Tote Lopez, bigarren Monique Aramburu eta Maialen Iturria, hirugarren Pierre Lafitte eta J-B Etcheverria, laugarren Jean- Noel eta Bixente Bereterbide aita-semeak; kontsolantea delakoaren irabazle Olascuaga osa ba-ilobak. Bigarren asteburua ere airosa behar litake. Igandea bereziki. Goizean, txistulariak karriketan bainan ere gaitero eta atabalariak. Bestalde, arrabestako meza nagusia. Eguerditan, Ziburu Euskaldun kantuz pilota plazan eta Flash Mob delakoa Ravel kaian. Ondotik, herritarren bazkaria Alaiak abesbatzak aitzina airostuko duena. Aratsean, Bixintxoetako azken dantzaldia Esperantza taldearekin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2019/01/24

Kostaldean

G.A.

"Ez, ez dut nahi..."

Donibane Lohizunen, joan den ortzegunean, aratseko 7-etan, Select zinegunean, zernahi jende bildu da "Camarade curé" filmaren ikusteko. Alta, untsa eguraldi hitsa zen, etxen egoiteko aro hauta! 6-ak eta erdietako, bazen gaitzeko lerroa, jendea goizik jina tokiaren segurtatzeko! Gela handiena dena bete da, hiru ehun bat lagun baino gehixago orotarat, eta ehun bat gibelerat joan dira, ez baitzen aski leku denen kokatzeko. Funtsean, han berean erabakia izan da berriz emanen dela helduden martxoan. Filma arraroa zinez, gaia bera gisa hartakoa izanez. Etzen Fernandel edo Brigitte Bardot bezalako artixtarik, denak gutarteko batzu ziren, Mikel Epalza apeza, Xabier Amuriza bertsulari xapelduna, Peio Ospital kantari guziz jeinutsua eta holako batzu. Gogo-bihotzen altxagarri eman daukuten lekukotasuna! Bi gai gisa batez bainan biek bat egiten. Alde batetik, aspaldian entzuten den kantu herrikoi bat, "Ez, ez dut nahi", edo titulua luzatuz" Ez, ez dut nahi, ez,...

Irakurri segida

3483. zbk

Zozo aberatsa beti aberatsa da Zozo pobrea beti zozoa

(Anatole France)

Gure Hitza | 2019/01/24

Lehendakariari dolamena

Peio Jorajuria

Izendapen frango erabiltzen ditugu hiru hilabete hauetan frantses lurraldean bazterrak harrotzen ari dituen sozial mugimendua izendatzeko: jaka horiak, palto horiak, atorra horiak, txaleko horiak, horiz jantziak, jantzigaineko horiak, soingaineko horiak, barneko horiak, barnekomotz horiak... Laborari aldizkarian, Jean-Louis Davanten lumapean, zubereraz beraz, "kasabet holliak" ere irakurtu dut. Zenbat hitz errealitate bakar baten izendatzeko!

Joan den urri erditan abiaturik, mugimendu sozial horrek beti dirau. Eguberri garaian hatsantzen ari zela ematen zuen bainan hor dugu beti bizkor. Dolamen kaierak ari dira loratzen. Aitortu behar da, haatik, eskakizunak halako nahas mahas burtzoragarrian aldarrikatuak direla, zaku berean ezarririk onddo kasko beltz murtxagarriak, biper biziak, marrubi kutsatuak, aza buru borobilak, patata ustelak eta arroltze kolokak. Atxikitzekoak bezainbat botatzekoak. Zer biharamun ukanen ote dute dolamen horiek? Satisfamendu baino frustrazio...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016