Herriz Herri - Lasa (NB) | 2019ko Urtarrilaren 24a

Lasa

M.G.

Heriotze:

urtarrilaren 8an lagundu dugu bere azken egoitzarat Marie-Louise Iriberry Erramuntoineko etxekoandrea. Duela 90 urte sortetxen iragan du urte andana eder hori. Mugaz bestaldean den etxe horrek Lasan ditu hilerriak eta hemen iragaiten dira horgo hilen ehorzketak eta hala izan dira Marie-Louisenak. Etcheverry apeza meza emailea jende alde eder batek parte hartzen zuela. Ezarria izan da buraso, senar eta haurrideak dauden hilobian. Bizi luze hortan anitz gauza eta kanbiamendu ikusi ditu eta ezagutu mugak hetsiak eta zaindiak ziren denborak. Erramuntoinea artekari etxe bat izan da saltoki ttipi bat atxikitzen zuela. Alderdi huntako jendea joaiten zen erosketen egitera, kontrabanda kurri baitzen bi eskualdetarat. Laguntza anitz ekarri du hemengo jendeari eta beti grazia onarekin, oroitzapen hoberena uzten dauku. Horiek hola Marie-Louisek jasan ditu pena handiak baina ere ukan du plazer handia etxean xahartzeko eta artatua izaiteko semeari esker. Zer entsenplua! Gure doluminak semeari, alabari, bere familiari eta jendaki guziari.

Urte berri:

addio erran dakogu 2018 urteari. Hasi dugun 2019 urte hau izan dadien ona osagarriarekin dugu elgarri desiratzen, dakigula beti bezala hunek ere emanen dituela bere zamak jasaiteko nor norentzat. Guk egin dezagun ahal guzia elgarren sustengatzeko, bizi eta lanean ari giren tokietan goxotasunaren ezartzeko. 2018 urtean izan ditugu 3 sortze eta beti sobera diren 4 heriotze. Nik ere bihotzetik orori urte on, goaitatuz eta sinetsiz izanen ditugula egun zorionezko eta plazerrezkoak!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3483. zbk

Zozo aberatsa beti aberatsa da Zozo pobrea beti zozoa

(Anatole France)

Gure Hitza | 2019/01/24

Lehendakariari dolamena

Peio Jorajuria

Izendapen frango erabiltzen ditugu hiru hilabete hauetan frantses lurraldean bazterrak harrotzen ari dituen sozial mugimendua izendatzeko: jaka horiak, palto horiak, atorra horiak, txaleko horiak, horiz jantziak, jantzigaineko horiak, soingaineko horiak, barneko horiak, barnekomotz horiak... Laborari aldizkarian, Jean-Louis Davanten lumapean, zubereraz beraz, "kasabet holliak" ere irakurtu dut. Zenbat hitz errealitate bakar baten izendatzeko!

Joan den urri erditan abiaturik, mugimendu sozial horrek beti dirau. Eguberri garaian hatsantzen ari zela ematen zuen bainan hor dugu beti bizkor. Dolamen kaierak ari dira loratzen. Aitortu behar da, haatik, eskakizunak halako nahas mahas burtzoragarrian aldarrikatuak direla, zaku berean ezarririk onddo kasko beltz murtxagarriak, biper biziak, marrubi kutsatuak, aza buru borobilak, patata ustelak eta arroltze kolokak. Atxikitzekoak bezainbat botatzekoak. Zer biharamun ukanen ote dute dolamen horiek? Satisfamendu baino frustrazio...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016