Herriz Herri - Muskildi (Z) | 2019ko Urtarrilaren 24a
Gaualdia
Aurten ere gaüaldi batetarat kümitatzen zütügü, barantailaren 2an neskenegünarekin, gaüko 9 orenetan, Posonpesenean. EUSKLABO alaiak: Asisko URMENETAk idatzi ber izeneko komiki-libürüari bizia emaiten düan ikusgarria proposatzen deiküe Oztibartar lagünek. Robinson Crusoeren abentüretaz inspiratüz, parodia satirikoa lantü düe esketx, müsika, bertsu eta solasaldien bidez. Arizaletan kaüsitzen dira Asisko bera, narratzaile lanetan, Jean-Christian Irigoyen Galtxetabürü eskü soinü joilea eta antzerkian ari dira Marie Agnès Gorostiague, Daniel Arbeletxe Antxorentxene eta Jean Marie Irigoin Oihanart. Komentatzaile lanetan ariko dira leküko bertsulariak. Plazerrekin dütügü Iruriko Larrory anai-arrebak kümitatü. Maddalen, Beñat eta Maiderren kristalezko botz ederrak entzüteko parada ükenen dügü. Euskal Herriko Laborantza Ganbararen alte antolatzen dügü gaüaldia.











