Herriz Herri - Azkaine (L) | 2019ko Urtarrilaren 24a

Azkaine

Azkaine

Musika eskolako kontzertua

Usaian bezala Kornelio elkarteak muntatzen du ikasleen kontzertua urtarril hondarrean, 27an, igandez, (15:30), Azkaingo elizan. Ondotik, errege pastiza partekatzeko Jauregian, ongi etorria egina izanen zaiote "artisteri" bai eta familia eta laguneri.

Denen Artean elkarteko berri...

Zutabe huntan ez dugu arrotza elkarte hori, selauru huste eta bertze ekintza muntatzen baititu urtean zehar. Senegaleko elkarte batekin harremanetan da, hunen proiektu bat edo bertze sustatzeko. Urte on bat desiratuz irakurleri eta laguntza zerbait ekartzen dutenak eskertuz, jakina- razten dauku Djibril, Mbaling-ko arrantzaleak ongi hasi duela urtea: piragua, arrantzarako untzia, behar dituen tresneria eta jantziekin eskuratu baititu duela egun batzuek. Gazte hunen, lagunen eta familien poza asmatzen ahal dugu! Kolibri ttikiaren ur ttintta bat gehiago!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3483. zbk

Zozo aberatsa beti aberatsa da Zozo pobrea beti zozoa

(Anatole France)

Gure Hitza | 2019/01/24

Lehendakariari dolamena

Peio Jorajuria

Izendapen frango erabiltzen ditugu hiru hilabete hauetan frantses lurraldean bazterrak harrotzen ari dituen sozial mugimendua izendatzeko: jaka horiak, palto horiak, atorra horiak, txaleko horiak, horiz jantziak, jantzigaineko horiak, soingaineko horiak, barneko horiak, barnekomotz horiak... Laborari aldizkarian, Jean-Louis Davanten lumapean, zubereraz beraz, "kasabet holliak" ere irakurtu dut. Zenbat hitz errealitate bakar baten izendatzeko!

Joan den urri erditan abiaturik, mugimendu sozial horrek beti dirau. Eguberri garaian hatsantzen ari zela ematen zuen bainan hor dugu beti bizkor. Dolamen kaierak ari dira loratzen. Aitortu behar da, haatik, eskakizunak halako nahas mahas burtzoragarrian aldarrikatuak direla, zaku berean ezarririk onddo kasko beltz murtxagarriak, biper biziak, marrubi kutsatuak, aza buru borobilak, patata ustelak eta arroltze kolokak. Atxikitzekoak bezainbat botatzekoak. Zer biharamun ukanen ote dute dolamen horiek? Satisfamendu baino frustrazio...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016