Herriz Herri - Sara (L) | 2019ko Urtarrilaren 24a
Sara
Ganex
Agiantzak:
Janbattit Laborde auzapezak bere kontseiluarekin gan den ortzirale arratsean, Lur Berri gelan, agiantzak zituzten. Saratar guzieri auzapezak urte berri on eta zoriontsua desiratu du, eskerrak eman ditu: kontseiluari, elkarte guzieri, herriko enplegatueri, hiru eskoleri, zahar etxeko eta Omordia VVF-eko buruzagieri, ahantzi gabe Xaretako auzapezak, suhiltzailtzeak, Cachenaut eta Eliçagaray apezak, kazetariak... Stephane Barneix-ek gan den urteko lanak azaldu ditu eta aurtengoak, San Josepe eskola berriarentzat, herriak eginen du sarbidea bai eta ere ur, argi behar diren guziak, Lizarietako proeiktua (xori kontaketa, ibilkarien leihor eta bertze gauza batzuk) ongi aitzinatua dutela, kiroltegian bi gela berri, eskola publikoan haur bilgune berri bat eta baitezpadako bideak antolatu. Mintzatu da ere elkarteen manifestazionetaz eta kirolaz. Christine Mendiondek, 290 haur badirela 3 eskoletan. San Josepe eta Ikastola laguntzen dituztela diru laguntzekin, haurtzaindegian 10 haur badira eta 3 enplegatu, baina haur gehiago errezebitzen ahalko direla, handitzeko badela leku. Pettan Errandoneak laborantza, usotegietako bidean arbola anitz bada eroria Pagatxa enpresari eman diote egur horien pikatzea, hortako aurten egur lota ederrak dira, Xominenborda antolatu dute eta aurten Egaburuko, Etxoineko eta Andoitzenbordako ardi bordak. Jean Michel Jauregui diruzainak konduak positiboan dituztela eta ez dituztela zergak goratuko, Bonefonen bastimendua bere eremuekin beretua dutela, orain leku hortan zer egin behar duten pentsaketan ari dira. Maritxu Arizkorretak Beti Gazteeri egin diozkatela ateraldiak eta hortan segituko, tripotxen bazkaria otsailaren 9an larunbatarekin. Sylvie Beamonte badu orain hiru urte gurekin dela, izan du lan Sarako herrian lanen hartzeko, bainan ongi lagundua izan dela kontseilu eta bulegoko lagunenganik. Bukatzeko izan da jateko eta edateko haragitegiko Tristan eta Mariane Sagek egina.
Kirolak, pilota esku huska trinketean
Gaztetxoak: Izturitzen finalerdia Iriarte Eñaut À¢'€'" Iribarren Oihan galtzaile 40-29 Denek Bat-en kontra. Umetxoak: Uztaritzen Berasategui Unai À¢'€'" Semerena Eneko galtzaile 20-17 Zaharrer Segiren kontra.
Trinketean buruz buruka 3. maila: Calvet Daniel galtzaile 40-34 Lau Herri-ren kontra. Haroçarene Arnaud irabazdun 40- 31 Zaharrer Segiren kontra.
4. mailan: Bimboire Antton irabazdun 40-14 Lau Herriren kontra. Agesta Joan irabazdun 40-39 Lau Herriren kontra.
Artekoak: Lecuona Aritz irabazdun 40- 14 Urruñarren kontra.
Gazteak: Sansinena Xanti irabazdun 30-16 Irisartarren kontra.
Umetxoak: Berasategui Unai À¢'€'" Semerena Eneko galtzaile 20-17 Zaharrer Segiren kontra.
Ezker paretan xistera gazteak: Angelun finala, Pouyet Mathieu À¢'€'" Mounho Eneko irabazdun 40-39 Zaharrer Segiren kontra.
Union Basque batasunean gaztetxoak: Lecuona Peio À¢'€'" Etchegaray Eneko galtzaile 40-21 Goizeko Izarraren kontra.
Umetxoak: Mocorrea Xanti À¢'€'" Idoite Uhaitz galtzaile 40-04 Lau Herriren kontra. Aguirre Arkaitz À¢'€'" Pradere Donaiz irabazdun 40-13 Lau Herriren kontra. Martin Imaz Eneko À¢'€'" Goyeneche Ellande irabazdun 40-26 Alduntzin Kaiet À¢'€'" Belleret Milan-en kontra. Heredia Unai À¢'€'" Behoteguy Manu galtzaile 40- 14 Kapito Harriren kontra.
Errugbia: Sarak irabazi 72-12 Iruña R.C.-ren kontra. Urtarrilaren 26an errugbi zelaian Sarako errugbi taldeak antolatzen du eguerditan bazkaria deneri irekia, menua 10€: eltzekaria, basa ahuntza eta gaztanbera, ondotik (16:00) matxa Bizkaiako AZ Aviaren kontra.











