Herriz Herri - Zuraide (L) | 2019ko Urtarrilaren 24a
Zuraide
Agiantza beroenak Herriari
Astero hain gogotik irakurtzen dutan HERRIA huntan, betiko zuhurtziaren hitzeri jarraikitzen dira idazleak. Hala nola azken sar hitzetan agertzen dena: "lerro hauek aurki zaitzaten Urte berri zoriontsuaren atarian". Jakinez, urrun joan gabe egun guzietako plazer ttikiek gaituztela zoriontsu egiten. Menanek ziona aitzin solasean, ametsak baitezpadakoak ditugu gure bizitzan. Eta ez du Joanes BORDAZAHAR- ek kontrakoa erranen, hain abilki aipatzen baititu amets iraunkorrak, horien gibelean frangotan egia agertzen baitzauku. Beti ordu deno, URTE ZORIONTSUA opatzen dizuet astekari hunen idazle eta irakurle guzieri, osagarri ona lagun, ametsez orniturik, on dakigula!
KASKAROTAK herrian
Negua aitzina doa, isiltasunean, elurra marra-marra mendixketan, eta hara nun den sasoi huntako xarma: bazterren harrotzen hasiko zaizkigute herriko kaskarotak, primadera igurikatuz, ihauteria apailatuz. Auzoz-auzo ibiliko dira, etxezetxe dantzan eta kantuz, herritarrekin goxatzeko denbora hartuz, Zuraideko erdia zeharkatuko dute aurten, ondoko urtean beste erdia: - Urtarrilaren 26an: BANECAU, APUMAI, XURXURIETA karrikak. - Urtarrilaren 27an: AGORRETA eta AINTZIRAKO Bidea - Otsailaren 2an, ZURAIDEGARAI eta MENDIGARAIA - Otsailaren 3an, Zuraideko karrika nagusia. Matahamiak eta kauserak preziatzen dituzte omen sagardoarekin!











