Herriz Herri - Lekorne (L) | 2019ko Urtarrilaren 24a
|Makea
Urte hasiera izanez Lekorne eta Makeako Herriko Etxeek beren agiantzak eskainiko dituzte herritarreri eta hain segur 2018an iragan proiektu batzuen berri emanen dute eta 2019 urteari begira xedeak zoin diren. Makean urtarrilaren 26an iraganen da, Mindegia gelan (10:30) eta biharamunean Lekornen Hodi Aldean (11:30). Herritarrak gomitatuak dira, ondotik hurrup eta klik eskainia izanen zaie!
Film gaualdia:
Makeako TXIR-TXOR gaztetxeak antolatzen duen neguko zinemaldiak segitzen du. Heldu den igandean "Libre" filma ikusten ahalko da (18:00), Mindegia gela berotuan. "Libre" Michel Toescak, 2018an, egin duen dokumentala da. Frantziako, Roya ibarrean, Cédric Herrouk migranteen harrera eta babesa antolatzeko eraman duen borroka aipatzen du. Cédric Herrou, Euskal Herrira hurbildu zen joan den urrian, film hunen aurkezteko, leku desberdinetan arrakasta ukan zuen. Ondotik izanen da debatea Etorkinekin eta Cimade elkarteetako kideek animaturik. Gaualdia bururatzeko, jatekoa eta edatekoa proposatuak izanen zaizkizue.











